Ekonomia -

Etxebizitza

% 21,5 hipoteka gutxiago sinatu dira irailean EAEn, eta % 30,6 gutxiago Nafarroan

EAEn, aurreko hilabeteko datuekin alderatuta, % 3,7 igo da hipoteken kopurua, baina Nafarroan % 18,5 jaitsi da.

% 21,5 hipoteka gutxiago sinatu dira irailean EAEn, eta % 30,6 gutxiago Nafarroan. Argazkia: EFE
% 21,5 hipoteka gutxiago sinatu dira irailean EAEn, eta % 30,6 gutxiago Nafarroan
% 21,5 hipoteka gutxiago sinatu dira irailean EAEn, eta % 30,6 gutxiago Nafarroan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iazko hilabete berean baino % 21,46 hipoteka gutxiago sinatu dira irailean Euskal Autonomia Erkidegoan —% 29,64 gutxiago espainiar Estatuan—. Hartara, urte arteko bilakaerak okerrera egin du. Guztira, 1.599 hipoteka sinatu dira EAEn, Estatistika Institutu Nazionalak emandako datuen arabera.

Kontrara, aurreko hilabeteko datuekin alderatuta, % 3,7 igo da hipoteken kopurua.

Dirutan, 294,4 milioi euro mailegatu zituzten etxebizitzak erosteko irailean, iaz baino % 26,15 gutxiago. Abuztuko datuekin erkatuta, % 0,04 jaitsi zen zenbatekoa.

Lursail kopuruari dagokionez, 1.977 hipoteka sinatu ziren (375,41 milioi euro, orotara); horietatik 35 baserriak erosteko, eta 1.942 hiriko etxebizitzetarako.

Nafarroa

Nafarroan, % 30,6 hipoteka gutxiago sinatu ziren irailean, 2022ko hilabete bereko datuekin alderatuta, eta % 18,5 gutxiago, aurreko hilabeteko datuekin erkatuz gero. Hain zuzen ere, 334 hipoteka sinatu ziren.

Bestalde, 45.208 milioi euro mailegatu zituzten Nafarroan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Hipotekak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Etxebizitza