Ekonomia -

Arrantza

Hegaluzearen harrapaketa kuota % 23 igoko da 2024an, eta hegalaburrarena % 10

Horrela, Espainiako Estatuko arrantza ontziek 22.361 tonako hegaluze kuota izango dute 2024rako, "espezie horren biomasak hobera egin duelako".

Hegaluzeak Pasaiako portuan (Gipuzkoa), iragan kosteran. Argazkia: Pasaiako portua.
Hegaluzeak Pasaiako portuan (Gipuzkoa), iragan kosteran. Argazkia: Pasaiako portua.
Hegaluzeak Pasaiako portuan (Gipuzkoa), iragan kosteran. Argazkia: Pasaiako portua.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Estatuak % 23 igoko du hegaluzearen arrantza kuota 2024an, eta % 10 hegalaburrarena, Atun Atlantikoaren Kontserbaziorako Nazioarteko Batzordeak (Iccat) astelehen honetara arte Kairon (Egipto) egindako urteroko bileran hartutako erabakien arabera.

Horrela, Estatuko arrantza ontziek 22.361 tona hegaluzeko harrapaketa kuota izango du 2024rako, "espezie horren erreserbak hobera egin duelako", Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak zabaldutako Iccaten batzarraren emaitzen arabera.

2024tik 2026ra bitartean, hegaluzearen harrapaketa onargarria (TAC) 37.801 tonatik 47.251 tonara pasako da 2024an; Europar Batasunari 35.815 tona dagozkio, 2023an baino 7.212 tona gehiago.

Hegalaburrari dagokionez, Espainiak 691 tona, % 10, areagotuko du bere kuota, espeziearen biomasa sendotuz gero ¿hala izan da¿ aurreikusita zegoenari jarraituta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Bizkaia Gipuzkoa Hondarribia Ekonomia Eguneko albisteak Orio Ondarroa Pasaia Albisteak Mutriku Getaria Arrantza