Ekonomia -

TEKNOLOGIA BERRIAK

Hasi dira ADI Data Center eraikitzen, eremu atlantikorako punta-puntako datu-zentro handia

Abanto-Zierbenan izango du egoitza nagusia, eta enpresek eta erakundeek informazioa hodeian biltegiratzeko ahalmen handia izango dute berorri esker, segurtasuna eta hurbiltasuna ardatz harturik, eraldaketa digitaleko prozesuak garatzeko.

ADI datu-zentroaren irudia. Argazkia: teknei
ADI datu-zentroaren irudia. Argazkia: teknei
ADI datu-zentroaren irudia. Argazkia: teknei

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak ADI Data Centerren lehen harria jarri du astelehen honetan. Eremu atlantikorako punta-puntako datu-zentro handia da ADI Data Center, eta Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoko Ezkerraldea-Meatzaldea campusean izango du egoitza, Abanto-Zierbenan.

Azpiegitura berri horri esker, enpresek eta erakundeek informazioa, datu eta artxiboak, Interneten biltegiratzeko ahalmen handia izango dute, Urkulluk adierazi duenez, segurtasuna eta hurbiltasuna ardatz harturik, eraldaketa digitaleko prozesuak garatzeko berorietatik abiatuta.

"Egun batetik bestera, dena aldatu da", adierazi du lehendakariak bere hitzaldian, eta informazioa biltegiratzeko modu berri honek "jauzi kualitatibo handia" dakarrela nabarmendu du, zeharo aldatuko baitu teknologia berriekin lan egiteko modua.

Urkulluren arabera, Atlantic Data Infrastructure-ADI zentroak aukera "hurbila, fidagarria eta ekonomikoa" eskainiko dio euskal industriari, eta saihestuko du datuak biltegiratzea enpresen garapen digitalerako oztopo izatea.

Hitzokin amaitu du bere berbaldia: "Azken finean, sistema hau 'zero kilometro' da, abangoardiako teknologia da, eta Euskadin errotuta dago".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Iñigo Urkullu Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Abanto Zierbena albisteak Euskal enpresak azken ordukoa Internet