Ekonomia -
LANGABEZIA DATUAK
2.920 langabe gehiago zenbatu dituzte EAEn eta 694 gehiago Nafarroan, urrian
Hala ere, iazko urriarekin alderatuta langabeziak behera egin du bai EAEn (% 1,9) eta baita Nafarroan (% 4,1) ere. EAEn irailean baino 13.675 afiliatu gehiago daude irailean, eta 2.025 gehiago Nafarroan.
EITB Media
Euskal Autonomia Erkidegoan nabarmen igo da langabezia urrian, iraileko datuekin alderatuta: zehazki, 2.920 pertsona gutxiago daude lanik gabe (% 2,74ko igoera). Halaber, Nafarroan 694 langabe gehiao zenbatu dituzte (% 2,37) zenbatu dituzte azken hilabetean.
EAEko enplegu zerbitzu publikoan 109.645 lagun zeuden langabe gisa erregistratuta urrian, irailean baino 2920 gehiago. Aurreko hilabetearekin alderatuta % 2,74 igoera izan da beraz, Estatuko % 1,36ko batez bestekoaren gainetik, Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak ostiral honetan argitaratutako datuen arabera.
2022ko urriaren aldean, ordea, 2.100 langabe gutxiago daude, hau da, % 1,88 gutxiago, autonomia-erkidego guztien artean urte arteko jaitsiera txikiena izan da, Estatuko batez besteko jaitsiera % 5,33ekoa izan baita. Halere, Eusko Jaurlaritzak nabarmendu duenez, 2008tik langabe kopururik txikiena izan duen urria izan da iragandakoa.
Hiru lurraldeetan igo da langabeen kopurua aurreko hilaren aldean: Bizkaian 1.782 langabe gehiago, Gipuzkoan 687 gehiago eta Araban 451 gehiago daude. Bizkaian eta Gipuzkoan jaitsi egin da langabeen kopurua iazko datuekin alderatuta, 1.541 eta 608 langabetu gutxiago izan baitira, hurrenez hurren. Araban, aldiz, iaz baino 49 lagun gehiago zeuden lanik gabe.
Afiliazioari dagokionez, EAEn, urrian, 1.008 668 afiliatu zeuden Gizarte Segurantzan, hau da, irailean baino 13.675 gehiago (+%1,37), Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak ostiral honetan argitaratutako datuen arabera. 2022ko urrian baino 18.978 kotizatzaile gehiago daude iaz baino % 1,92 gehiago, beraz.
Nafarroan irailean baino langabe gehiago
Irailean baino 694 langabe gehiago zenbatu dituzte urrian Nafarroan, % 2,37 gehiago, eta guztira 30.000 dira lanik gabe daudenak.
Halere, iazko urriarekin alderatuta, % 4,08ko jaitsiera ikusten da, hau da, 1.275 langabe gutxiago, Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioaren datuen arabera.
Espainiar estatuko ia erkidego guztietan igo da langabezia irailetik, baina iaztik jaitsi egin da langabe kopurua.
Nafarroako langabeen artean, 18.250 emakumeak dira (1.401, 25 urtez azpikoak) eta 11.750 gizonak (1.509, 25 urtez azpikoak).
Nafarroak 2.025 afiliatu irabazi ditu Gizarte Segurantzak, % 0,66 gehiago irailetik, eta 308.159 dira kotizatzen dutenak.
2022ko urriarekin alderatuta, 5.967 afiliatu gehiago daude, hau da, % 1,97 gehiago.