Ekonomia -
2024ko kontuak
Bizkaiko Aldundiak 10.308 milioi euroko aurrekontua zehaztu du 2024rako, aurten baino % 5,1 gehiago
Zerga bilketa handitu dela eta, 500 milioi haziko da aurrekontua. Itxaso Berrojalbiz Ogasun eta Finantza diputatuak iragarri duenez, udalei bideratzen dieten finantzazioa da gehien igoko dena, % 9,2 hain justu.
EITB Media
Bizkaiko Foru Aldundiak 10.308 milioi euroko aurrekontua definitu du datorren urterako, hau da, aurtengoa baino 500 milioi handiagoa (% 5,1eko igoera). Hazkundea zerga bilketan aurten izandako gorakadak ahalbideratu du, Itxaso Berrojalbiz Ogasun eta Finantza foru diputatuak zehaztu duenez.
Foru erakundeak gobernu kontseiluaren ohiko bilera izan du gaur, eta bertan zehaztu ditu Berrojalbizek kopuruok, Finantzen Euskal Kontseilua eta Finantzen Lurralde Kontseilua bildu ostean. Proiektua hilaren 31n onartuko du Aldundiak, eta orduan argituko dute nora bideratuko duten dirutza.
(Informazioa osatzeko lanean ari gara)