Krisi Ekonomikoa -
Tentsioa merkatuetan
EBZ zorra erosteko prest, Estatuek erreskate funtsera jotzen badute
Estatuetako bonuak erosteko prest agertu da Europako Banku Zentrala, Estatu horiek beren zorra erosteko erreskate funtsa erabiltzen badute. Ez-ohiko neurriak iragarri ditu Draghik.
Erredakzioa
Merkatuen presioari aurre egiteko ez-ohiko neurriak iragarri ditu Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidenteak ostegun honetan.
EBZko gobernu batzordea Francforten bildu da goizean, euroguneko moneta politikari buruz hitz egiteko. Jarraian, prentsaurrekoa eskaini du Draghik, eta, bertan, ez-ohiko neurri horiek datozen asteotan zehaztuko dituztela iragarri du.Euroak atzera bueltarik ez duela berretsi du Draghik, eta, horren harira, EBZko presidenteak esan du euroaren etorkizunaren inguruko zalantzei lotutako arrisku-sarien egoera ''onartezina'' dela; horri ''aurre egin'' behar zaiola.
Horregatik, EBZ Estatuen bonuak erosteko prest agertu da, Estatuek erreskate funtsera jotzen baldin badute. Hau da: presio gehien jasaten ari diren Estatuen zorra erosteko prest agertu da Draghi, Estatu horrek bere zorra erosteko erreskate funtsa erabiltzen baldin badu.
Ibexa % 5 hondoratu da
Ibex 35eak % 5a galdu du eta arrisku saria 540 puntutaraino iritsi da Europako Banku Zentraleko presidentea, Mario Dragui, bere agerraldia egiten ari zen bitartean.
Interes-tasa % 0,75ean mantendu dute
Europako Banku Zentralaren gobernu-kontseiluak euroguneko interes-tasa % 0,75ean (minimo historikoa) mantendu du, merkatuek espero zuten moduan. Uztailean interes tasa jaitsiko zuen EBZak.
Aurreikuspenak onak ziren
Europako Banku Zentraleko presidenteak lehengo astean merkatuetan aurreikuspen onak piztu zituen Londresen emandako konferentzia batean, euroa babesteko beharrezkoa den guztia egingo zuela esan baitzuen.
Honako hauek izan ziren EBZren presidentearen hitzak: “EBZ prest dago euroa babesteko beharrezkoa den guztia egiteko, eta, sinetsi iezadazue, nahikoa izango da”. Esaldi honen eraginez, finantza merkatuetan Espainiaren eta Italiaren zorra erosten hasi ziren inbertitzaileak.
Merkatuen presioari aurre egiteko ez-ohiko neurriak iragarri ditu Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidenteak ostegun honetan.EBZko gobernu batzordea Francforten bildu da goizean, euroguneko moneta politikari buruz hitz egiteko. Jarraian, prentsaurrekoa eskaini du Draghik, eta, bertan, ez-ohiko neurri horiek datozen asteotan zehaztuko dituztela iragarri du.Euroak atzera bueltarik ez duela berretsi du Draghik, eta, horren harira, EBZko presidenteak esan du euroaren etorkizunaren inguruko zalantzei lotutako arrisku-sarien egoera ''onartezina'' dela; horri ''aurre egin'' behar zaiola.Horregatik, EBZ Estatuen bonuak erosteko prest agertu da, Estatuek erreskate funtsera jotzen baldin badute. Hau da: presio gehien jasaten ari diren Estatuen zorra erosteko prest agertu da Draghi, Estatu horrek bere zorra erosteko erreskate funtsa erabiltzen baldin badu.Ibexa % 5 hondoratu daIbex 35eak % 5a galdu du eta arrisku saria 540 puntutaraino iritsi da Europako Banku Zentraleko presidentea, Mario Dragui, bere agerraldia egiten ari zen bitartean.Interes-tasa % 0,75ean mantendu duteEuropako Banku Zentralaren gobernu-kontseiluak euroguneko interes-tasa % 0,75ean (minimo historikoa) mantendu du, merkatuek espero zuten moduan. Uztailean interes tasa jaitsiko zuen EBZak.Aurreikuspenak onak zirenEuropako Banku Zentraleko presidenteak lehengo astean merkatuetan aurreikuspen onak piztu zituen Londresen emandako konferentzia batean, euroa babesteko beharrezkoa den guztia egingo zuela esan baitzuen.Honako hauek izan ziren EBZren presidentearen hitzak: “EBZ prest dago euroa babesteko beharrezkoa den guztia egiteko, eta, sinetsi iezadazue, nahikoa izango da”. Esaldi honen eraginez, finantza merkatuetan Espainiaren eta Italiaren zorra erosten hasi ziren inbertitzaileak.