Ekonomia -

ELIKAGAIEN PREZIOA

Oliba olioa duela urtebete baino % 67 eta abuztuan baino % 10,1 garestiagoa da

Azken urtebetean gehien garestitu diren lau elikagaiak hauek dira: oliba olioa (% 67), azukrea (% 40,5), patatak (% 20,5) eta arroza (% 18,5).

Oliba olioa. Artxiboko argazkia: EFE
Oliba olioa
Oliba olioa. Artxiboko argazkia: EFE

O. A. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oliba olioa % 10,1 garestitu da irailean, abuztuarekin alderatuta, eta bere prezioa bikoiztu egin da 2021eko martxotik, % 136,6 igo baita. 2021eko apirilean hasi zen oliba olioaren prezioa gora egiten (% 2), eta urte bereko maiatzean % 5 igo zen. Hortik aurrera, bi digitutik gorako igoerak izan ditu.

Elikagaien prezioa KPIaren oso gainetik igo da irailean ere. KPIaren urte arteko tasa % 3,6ra igo da EAEn eta % 3,4ra Nafarroan, eta elikagaiak % 9,6 eta % 9,8 garestitu dira, hurrenez hurren.

Azken urtebetean gehien garestitu diren elikagaiak hauek dira: oliba olioa (% 67), azukrea (% 40,5), patatak (% 20,5) eta arroza (% 18,5).

Aitzitik, ondorengo hauek dira irailean, aurreko urteko hilabete bereko datuekin alderatuta, gutxien garestitu diren elikagaiak: beste olioak (-% 32,7), gurina eta beste zerealak (% 0,1), elikagai pastak eta kuskusa (% 0,4), fruitu lehorrak (% 1,6), itsaski izoztua (% 2,1) eta hegazti haragia (% 2,5).

ZURE INTERESEKOA IZAN DAITEKE: Oliba olioaren ordezko onuragarriak

Zer gantz onuragarri erabil dezakegu oliba-olioaren ordez?
Zer gantz onuragarri erabil dezakegu oliba-olioaren ordez?
Zer gantz onuragarri erabil dezakegu oliba-olioaren ordez?

1:23
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa EAE albisteak Espainia albisteak KPI gaur Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Elikagaiak gaur albisteak