Ekonomia -

Inkesta

Ekonomia, etxebizitza eta Osakidetza, gipuzkoarren egungo kezka nagusiak

Bestalde, boto-asmoari dagokionez, EH Bilduk botoen % 38,4 lortuko luke, maiatzeko hauteskundeetan baino 1,1 puntu gehiago, eta EAJk eta PSE-EEK % 0,1 eta % 0,3 galduko lukete, hurrenez hurren.

Donostia. Argazkia: EITB
Donostia. Argazkia: EITB
Donostia. Argazkia: EITB

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldearen beharrei eta erronkei buruzko inkestaren emaitzak eman ditu gaur, eta enpleguari eta egoera ekonomikoari lotutako gaiak agertzen dira bertan kezka nagusi gisa.

Izan ere, gehien arduratzen dituzten gaiak zeintzuk diren galdetuta (bat-bateko erantzunak), erdiek baino gehiagok arlo ekonomikora jo dute. Hala, enplegua da kezka nagusia herritarren % 36,5entzat (+1,2 puntu), krisi ekonomikoa % 12,2rentzat, eta prezioen gorakada % 11,9rentzat. Eremu ekonomikoaz harago, bigarren kezka nagusia etxebizitza da (% 24), eta hirugarrena, Osakidetza (% 19,4).

Inkestan parte hartu dutenei euren egoera ekonomiko pertsonalaz galdetuta, 6,37ko puntuazioa eman diote, apirileko inkestan baino 0,02 gutxiago; % 38,2k uste dute Gipuzkoako ekonomiak berdin jarraituko duela (+0,6), % 26,5ek okerrera egingo duela (-3,3), eta % 20,4k hobetu egingo dela (-0,5).

Gainera, Gipuzkoan gizartea kezkatuta eta nekatuta ote dagoen galdetuta, % 79,2k eta % 66,6k erantzun dute baietz, hurrenez hurren.

Hauteskundeak

Azkenik, Batzar Nagusietarako boto asmoaren inguruko erantzunak ere jaso ditu inkestak. Hala, horren arabera, EH Bilduk botoen % 38,4 eskuratuko lituzke, maiatzeko hauteskundeetan baino 1,1 puntu gehiago; EAJk % 32,5 (-0,1); PSE-EEk % 15,7 (-0,3); eta Elkarrekin Podemosek % 5,7 (-0,9). Batzar Nagusietako eserlekuetara eramanda, egoerak berdin-berdin jarraituko luke.

Inkesta telefonoz egin zuten, 2023ko irailaren 21etik 27ra. 1.200 gipuzkoar galdekatu zituzten: 340 Donostialdean, 280 Bidasoa-Oarsoaldean, 280 Orian eta 300 Deba-Urolan. Ausaz egindako lagin bat hartu da, udalerrietan, adinean eta sexuan banatuta. Etorkizuna Eraikiz webgunean egongo dira datu guztiak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Gipuzkoa Lana Ekonomia EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Gipuzkoako Foru Aldundia