Ekonomia -

Diru-bilketa

Euskal erakundeek zerga-bilketaren bilakaera aztertu eta 2024rako aurreikuspenak finkatuko dituzte gaur

Euskal Autonomia Erkidegoko foru-ogasunek 11.360 milioi euro bildu zituzten urtarriletik abuztura bitartean, iazko lehen zortzi hilabeteen aldean % 6,9 gehiago, ia 700 milioi gehiago.

Finantzen Euskal Kontseiluaren otsaileko bileraren artxiboko irudia. Argazkia: Irekia.
Finantzen Euskal Kontseiluaren otsaileko bileraren artxiboko irudia
Finantzen Euskal Kontseiluaren otsaileko bileraren artxiboko irudia. Argazkia: Irekia.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek eta Eudel-Euskal Autonomia Erkidegoko Udalen Elkarteak asteazken honetan berrikusiko dituzte urte honetarako zerga itunduen bilketaren itxiera-aurreikuspenak, eta 2024rako zerga-sarreren zenbatekoa aurreikusiko dute.

Herri Dirubideen Euskal Kontseiluan emango dute diru-bilketaren zenbatekoen berri. Hain zuzen ere, kontseilu horrek, urtero bezala, Euskadiko erakunde nagusiak bilduko ditu, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako ogasunek kudeatzen dituzten zergen bidez lortutako baliabideen banaketari dagozkionak jorratzeko.

Bilketari buruzko azken datuen arabera, EAEko Foru Ogasunek 11.360 milioi euro bildu zituzten urtarriletik abuztura bitartean, iazko lehen zortzi hilabeteetan baino % 6,9 gehiago, hau da, ia 700 milioi gehiago.

Era berean, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan arratsaldeko lauretatik aurrera egingo den bileraren gai-zerrendan jasota dago Foru Aldundiek Eusko Jaurlaritzari 2024ko ekitaldirako egin beharreko ekarpenak eta Egokitzapenerako Funts Orokorraren behin-behineko zenbatekoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Bizkaiko Foru Aldundia Gipuzkoako Foru Aldundia Arabako Foru Aldundia EUDEL