Ekonomia -
EITB Data
Taberna eta jatetxe gehien dituzten herriak, eta bat ere ez duten bi
Jakingo zenuke zein herritan dagoen taberna eta jatetxe gehien? Pista bat: ez da hiriburua.
EITB Media
Guardia (Araba), Zierbena (Bizkaia) eta Bastida (Araba) dira Euskadin taberna eta jatetxe gehien dituzten herriak, proportzionalki betiere, Eustaten datuak oinarri hartuta EITB Datak egiaztatu duenez.
Hain zuzen ere, Guardian 200 establezimendu dituzte 10.000 biztanleko; Zierbenan, 155; eta Bastidan, 118.
Hiriburuei erreparatuta, Bilbo eta Donostia EAEko batez bestekoaren (54) gainetik daude: Bizkaiko hiriburuan 68 taberna eta jatetxe daude 10.000 biztanleko, eta Gipuzkoakoan, aldiz, 63.
Gasteiz, aitzitik, batez bestekoaren azpitik dago: 50 establezimendu daude.
Bi herri, tabernarik eta jatetxerik gabe
Bestalde, bi herritan ez dago taberna eta jatetxe bakar bat ere ez. Elduain (Gipuzkoa) eta Arakaldo (Araba) dira horiek.
Establezimenduren bat duten herrien artean, hauek dira proportzio txikiena dutenak: Azkoitia (29), Legazpi (34), Oñati (38) eta Errenteria (38).