Ekonomia -

AMIANTOA

Amiantoagatik itxitako CAFeko hiru pabiloiak hilaren 16an irekiko dituzte berriz, ondo bidean

Asteartean egindako neurketak onartutako mugetatik beherakoak izan ziren. Datorren astean, lantokia ikuskatuko eta berriro garbituko dute, eta 16tik aurrera langileak itzultzea aurreikusten dute.

CAFen Beasaingo lantegia, artxiboko irudi batean. EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia
CAFen Beasaingo lantegia, artxiboko irudi batean
CAFen Beasaingo lantegia, artxiboko irudi batean. EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia

M. D. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abuztuan amiantoagatik itxi zituzten CAFeko hiru pabilioiak berriz irekiko dituzte urriaren 16an, aurreikuspenak betetzen badira. Hilaren 9ko astean ikuskapenak eta garbiketak egingo dituzte, eta 16tik aurrera, astelehena, langileak itzuliko dira.

Beasaingo lantegiko 7, 8 eta 9 nabeak itxita egon dira hilabetetik gora, abuztuan amiantoa baimendutako mailatik gora neurtu zutelako. Langile batzordeak azaldu duenez, urriaren 3an, asteartea, egindako 68 neurketetan, 62tan gutxienez maila normalak atzeman zituzten, "kalean ingurumen-neurketa batek emango lituzkeenen antzekoak".

Ondorioz, datorren astelehenean, urriak 9, Osalanek eta CAFeko prebentzio arduradunek eta zuzendaritzak pabiloiak bisitatuko dituzte. Hurrengo egunean, asteartea, ISS, Rossy eta Garbilan garbiketa enpresek nabeak garbituko dituzte, eta material berria ekarriko dute, amiantoa topatu zutenean gauza asko zaborrera bota zituzten eta.

Ondo bidean, hilaren 16tik aurrera itzuliko dira beharginak. ELAk azaldu duenez, norbere babeserako ekipoak emango zaizkio eskatzen duenari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Lana berriak CAF Ekonomia Prentsa digitalaren azken orduko Beasain Albisteak Osasun albisteak Industria gaur Goierri