Ekonomia -
Aldi baterako zerga berria
Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko ogasunek aberatsak zergapetzeko 3,2 milioitik gorako ondarea izan beharko dute
Horrela, 6,4 milioira arteko dirutza dutenei 48.000 euroko kuota eta % 1,75eko tasa aplikatuko zaie; 12,8 milioira artekoei, 160.000 euroko kuota eta % 2; eta 16 milioi eurora arteko dirutzei, 224.000 euroko kuota eta % 3,5eko tasa.
Agentziak | EITB Media
Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako foru-ogasunek aberatsak zergapetzeko, haien ondare garbiak 3,2 milioi euroko muga gainditu beharko ditu, aldi baterako zerga berriaren arabera.
Horrela, 6,4 milioira arteko dirutza dutenei 48.000 euroko kuota eta % 1,75eko tasa aplikatuko zaie; 12,8 milioira artekoei, 160.000 euroko kuota eta % 2; eta 16 milioi eurora arteko dirutzei, 224.000 euroko kuota eta % 3,5eko tasa.
Hiru aldundiek gaur hasi dute zerga berria martxan jartzeko prozedura, ondarearen gaineko zergaren osagarri izango dena, foru-arauaren aurreproiektua beren web-atarietan argitaratuta.
Bizkaiak, Gipuzkoak eta Arabak elkarlanean prestatu dituzte zerga berriaren aurreproiektuak. Neurria Pedro Sanchezen Gobernuak onartu zuen, eta, ondoren, Kontzertu Ekonomikoan sartu zen, Espainiako eta EAEko gobernuek akordioa itxi ondoren.
Esan bezala, aurreproiektuaren arabera, ondarearen gaineko zergaren "osagarria" izango da, 3,2 milioi euro baino gehiago dituztenen ondare garbia zergapetzen duena, % 1,5eko tasarekin kasu honetan, eta ondare-bolumenaren arabera handituz joango da.