Ekonomia -

Etxebizitza

Etxebizitzen salerosketa % 25 jaitsi zen abuztuan EAEn, eta % 28 Nafarroan

Bestalde, 2022ko abuztuan baino % 31,6 hipoteka gutxiago sinatu ziren EAEn, eta % 38,2 gutxiago Nafarroan, interes tasen igoerak kolpatutako garai betean.

Etxebizitza berriak. Argazkia: EFE
Etxebizitza berriak
Etxebizitza berriak. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxebizitzen salerosketa % 25,6 jaitsi zen abuztuan Euskal Autonomia Erkidegoan, aurreko urteko datuekin alderatuta. Hipotekek, bestalde, % 31,6 egin zuten behera, interes tasen igoerak kolpatutako garai betean.

Horixe erakusten du Notariotzaren Kontseilu Nagusiak argitaratutako estatistikak. Hortxe jasotzen da, halaber, salmenten murrizketa eta hipoteken garestitzea gorabehera, etxebizitzen prezioek % 3,1eko urte arteko igoera izan zutela EAEn.

Guztira, 574 mailegu sinatu ziren etxebizitzak erosteko; iaz baino % 31,6 gutxiago. Estatuan, berriz, % 26,8 jaitsi zen mailegu kopurua.

Kontrara, prezioek gora egin dute, eta metro koadroa 2.643 euroan dago gaur-gaurkoz (bigarren erkidego garestiena da, Balearren atzetik).

Nafarroan % 28tik gora jaitsi da salerosketa

Abuztuan etxebizitzen salmentan datu kaskarrenak (% 28,1) izan zituen bigarren erkidegoa da Nafarroa, eta hipoteketan beherakada handiena izan zuena (% 38,2).

Estatu mailan, etxebizitzen salmenta % 17,3 jaitsi zen abuztuan, eta % 26,8 hipoteka gutxiago sinatu ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Hipotekak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Etxebizitza