Ekonomia -

Gizarte ekimeneko ikastetxeak

Zortzi greba egun deitu dituzte itunpeko ikastetxe gehienetan

Lanuzteak urriaren 17, 18 eta 19an eta abenduaren 11tik 15era izango dira. ELAk ohar batean azaldu duenez, apirilaren 25eko greba egunaren ostean, "patronalek immobilismoan errotuta jarraitzen dute".

ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGTk greba deialdia egin dute. Irudia: Sindikatuak
ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGTk greba deialdia egin dute. Irudia: Sindikatuak
ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGTk greba deialdia egin dute. Irudia: Sindikatuak

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek zortzi greba egun deitu dituzte gizarte ekimeneko ikastetxeetan, hau da, itunpeko ikastetxe gehienetan. Lanuzteak urriaren 17, 18 eta 19an eta abenduaren 11tik 15era izango dira, ELAk ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Sindikatu abertzaleak azaldu duenez, apirilaren 25eko greba egunaren ostean, "patronalek immobilismoan errotuta jarraitzen dute". "Bost hilabete igaro dira greba egun hartatik eta sindikatuek ez dute euren berririk izan. Greba aurretik bidali zieten negoziaketa eskaerari ere muzin egin diete", erantsi du.

"Greba egun horien ostean Lan Hitzarmena sinatzeko balizko edukirik ez badago, urtarrilean greba dinamika indartuko dute", ohartarazi du ELAk.

ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalei "negoziaketari ekiteko" galdegin diete. "Eusko Jaurlaritzak ere badu zeresanik", azpimarratu dute. Hain zuzen ere, Hezkuntza Sailari biltzeko eskaera egingo diotela iragarri dute, "blokeo egoeraren berri emateko".

Lan hitzarmen berriaren negoziaketa prozesuan 13 negoziazio bilera egin ziren. 2022ko maiatzean hasi ziren bilerak eta azkena 2023ko otsailaren 2koa izan zen. Bilera hura hurrengo mahai baterako datarik gabe amaitu zen.

Sindikatuen aldarrikapen nagusiak lan zamak arintzeko neurrietan, sektore feminizatu eta prekarizatuenentzat hobekuntzetan, KPIa bermatuko duten soldata igoeretan, lanpostuak mantentzeko neurrietan eta Lanbide Heziketako edukietan oinarritzen dira. Euskara planak, berdintasun planak eta lan osasuna eta bereziki arrisku psikosozialak abordatzeko planak ere jomugan dituzte sindikatuek.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ELA LAB Grebak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Sindikatuak CCOO UGT Steilas Lan gatazkak