Ekonomia -

GARRAIO PUBLIKOA

Uztailean Bilboko metroan garraio-deskontua aplikatu ez zitzaien erabiltzaileek ordaina jasoko dute

Bizkaiko Garraio Partzuergoaren akats bat tarteko, uztaileko 13 egunetan ez zitzaien deskontua aplikatu erabiltzaileei.

Metro Bilbao. Artxiboko argazkia: EFE
Metro Bilbao
Metro Bilbao. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK| EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Batzar Nagusiek aho batez onartu dute, uztaileko lehen 13 egunetan Bilboko metroa erabili eta garraio-deskontua aplikatu ez zitzaien erabiltzaileei ordaina ematea.

Batzar Nagusietan ordezkaritza duten talde guztiek babestu dute EH Bilduk egindako proposamenari EAJk eta PSE-EEk aurkeztutako zuzenketa. Horren arabera, Bizkaiko Garraio Partzuergoak dagozkion neurriak hartu beharko ditu txartela kobratzerakoan egindako "akats" hori "ahalik eta eperik laburrenean" ordaintzeko. Salbuespena Bilboko metroaren 3. linea izan zen, hor deskontuak aplikatu baitziren.

EH Bilduk hasiera batean eskatzen zuen Bizkaiko Garraio Partzuergoak bidaiariei itzuli egin behar ziela uztaileko lehen 13 egunetan gehiegi kobratutako kopurua.

Azkenean onartu den ekimenak, ordea, Garraio Partzuergoaren esku uzten du egun horietan Bilboko metroan bidaiatu zuten pertsonak konpentsatzeko neurriak zehaztea.

Uztaileko lehen egun horietan milaka pertsonak erabili zuten Bilboko metroa, besteak beste, Frantziako Tourraren Bilboko irteerak eta BBK Live jaialdiak bat egin zutelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Metro Bilbao Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Garraio publikoa Dirulaguntzak Bizkaiko Foru Aldundia