Ekonomia -

GREBA

Bigarren greba eguna EITBko irratietan

Sindikatuen arabera, "gaur-gaurkoz enpresak mahai gainean jartzen duen eskaintza ez da nahikoa langileentzat".

Langileen elkarretaratzea joan den irailaren 14an. Argazkia: ELA.
Langileen elkarretaratzea joan den irailaren 14an.
Greba eguna EITB Mediako irratietan: ''Hitzarmen berri bat negoziatzeko unea da''

0:18

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EITBko irratiko langileek bigarren greba egun bat egin dute astearte honetan, euren eskubideak eta lan-baldintzak defendatzeko. Grebaren harira, Radio Euskadi, Euskadi Irratia, Radio Vitoria, Gaztea eta Eitb Musikaren programazioak bat egin du Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuekin.

ELA sindikatuak azaldu duenez, enpresarekin negoziatzen hasi dira, baina "gaur-gaurkoz enpresak mahai gainean jartzen duen eskaintza ez da nahikoa langileentzat; eta batzarrean egindako bozketan langileek grebaren aldeko borondate argia agertu zuten".

EITB Irratiko Zentroarteko Batzordeak elkarretaratzeak deitu ditu 11:00etatik 12:00etara lantokietan bertan.

EITBko zentroarteko batzordeak hiru lanuzte egun deitu zituen (irailaren 14an, irailaren 26an eta urriaren 19an) talde publikoko irratietan, hitzarmena berritzeko eskatuz, 13 urte baitaramatza eguneratu gabe.

ELA, LAB eta ESK sindikatuek kritikatu dute zuzendaritzak "entzungor" egin diola lan-poltsari kontratazioak egiteko, eta EITBko telebistek emititzen dituzten irratsaioetan irudi-eskubideak aitortzea eskatzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ELA LAB Grebak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak EITB Taldea Sindikatuak Lan gatazkak albisteak gaur