Ekonomia -

Hitzarmen kolektiboa

2023-2026 aldirako Bizkaiko merkataritza-hitzarmena sinatu dute, 2023an % 8ko soldata-igoerarekin

2024, 2025 eta 2026rako % 4, % 3,5 eta % 2,5eko igoera adostu da, baita 2024 eta 2026 bitartean 12 orduko lanaldi-murrizketa ere.

Bizkaiko saltokia. Artxiboko argazkia: EFE.
Bizkaiko saltokia
Bizkaiko saltokia. Artxiboko argazkia: EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Merkataritzako Enpresarien Konfederazioak, Cecobik, Bizkaiko Merkataritza Orokorraren 2023-2026 aldirako hitzarmen kolektiboa sinatu du, sindikatu guztien adostasunarekin. Hitzarmen horren arabera, 2023an 2018ko soldata % 8 eguneratuko da, azken urte horretan eguneratu baitzen hitzarmena. 2024, 2025 eta 2026rako, berriz, % 4, % 3,5 eta % 2,5eko igoera adostu da, baita 2024 eta 2026 bitartean 12 orduko lanaldi-murrizketa ere.

Cecobik ohar baten bidez jakinarazi duenez, Merkataritza Konfederazioak eta ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek Bizkaiko Merkataritza Orokorraren hitzarmen kolektiboa sinatu dute.

Akordioaren berrikuntza nagusiek 2023, 2024, 2025 eta 2026. urteak barne hartzen dituen aldiari dagozkie. Esparru horretan, 2023ko erregimen ekonomikoa 2024-2026 alditik bereizi dute.

Ildo horretan, Bizkaiko Merkataritzako Enpresarien Konfederazioak gogorarazi du hitzarmen kolektiboa eguneratu gabe zegoela 2018tik. Horregatik, 2023rako, hitzarmenak 2018ko soldata-taula eguneratzen du, eta, horretarako, KPIaren aldaketa, urte horretako abendutik 2023ko abendura artekoa, % 18 ingurukoa izatea aurreikusi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Merkataritza