Ekonomia -
LAN-ISTRIPUA
78 urteko gizonezko bat hil da Fiteron izandako lan-istripuan
Merkantzia husten ari zela, erori egin da gizonezkoa eta tokian bertan hil da. Fiteroko bizilaguna zen.
EITB MEDIA
78 urteko gizonezko bat hil da Fiteroko Nekazaritza Kooperatiban gaur izan den lan-istripuan. Lehen informazioen arabera, erorikoa izan du, merkantzia husten ari zela. Lekuan bertan zendu da. 12:00ak aldera gertatu da ezbeharra.
Abisua jaso ondoren, Nafarroako Guardia Zibilaren Polizia Judizialaren Unitate Organikoko agenteak bertaratu dira, ikuskapen teknikoa egiteko eta istripuaren arrazoiak argitzeko ikerketa bideratzeko.
24 orduan hiru pertsona lan-istripuz Euskal Herrian. Atzo, 35 urteko emakume bat hil zen Adunan, sagar-bilketan ari zela traktorearekin istripua izanda, eta Amurrion, 32 urteko gizonezko bat zendu zen in itinere izandako trafiko-istripu batean.