Ekonomia -

Gida azkarra

Nola eskatu, gaurtik aurrera, Eusko Jaurlaritzaren eskola-garraioko laguntzak

Dirulaguntzok lortzeko eman beharreko pausoak: epeak, zenbatekoa, dokumentazioa eta metodologia.

Laguntzok urriaren 27ra arte eskatu ahalko dira. EITB Media
Eskola garraioa
Laguntzok urriaren 27ra arte eskatu ahalko dira. EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA) hilaren 26an kaleratu du eskola-garraio faltari aurre egiten laguntzeko Eusko Jaurlaritzak abiatutako programa (milioi bat euro bideratu ditu horretara). Horrenbestez, gaurtik aurrera zabalduko da laguntzok eskatzeko epea. Helburua eskola-garraiorako eskubidea duten 7.400 ikasleen familiek egin behar izan dituzten gastuak konpentsatzea da, ikasturte hasierako lehen egunetan zerbitzu hori eman ez dutelako.

Hezkuntza Sailak 0,29 euro ordainduko ditu kilometro bakoitzeko, etxebizitzaren eta ikastetxearen arteko distantziaren arabera.

Distantziak neurtzeko, "GeoEuskadi" kartografian oinarritutako tresna erabiliko da.

Etxetik ikastetxerako joan-etorriko bi ibilbide hartuko dira kontuan, lanaldi zatituko eskola-egun bakoitzeko, eta joan-etorriko ibilbide bat eskola-egun bakoitzeko, lanaldi jarraituarekin.

Infografia: EITB Media

Familia bakoitzak seme-alaba kopuruaren arabera kobratuko du. Adibidez, familia batek hiru seme-alaba baditu, hiru laguntza jasoko ditu.

Laguntza-eskaera telematikoki zein paperean aurkez daiteke ikastetxeko zuzendaritzan.

Eskatzaileek ez dute lekualdaketak justifikatzen dituen dokumentaziorik aurkeztu beharko.

Eskaera egiteko epea irailaren 27tik urriaren 27ra bitartean egongo da zabalik.

Haur Hezkuntzako lehen zikloko, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta eskola-garraiorako eskubidea duten Oinarrizko Lanbide Heziketako hirugarren mailako ikasleei zuzenduta dago deialdia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Dirulaguntzak Euskadin Bizkaiko eskola-garraioa