Ekonomia -

LAN-ISTRIPUA

35 urteko emakume bat hil da Adunan, traktorearekin istripua izanda

Antza, sagar-bilketan ari zen. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, istripua nola gertatu den argitzeko.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

35 urteko emakume bat hil da gaur arratsaldean Adunan (Gipuzkoa), gidatzen ari zen traktorearekin istripua izanda. Sagar-bilketan ari zen, Goiburu auzoko sagasti batean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 14:40 inguruan jaso dute SOS Deiak larrialdietarako zerbitzuan istripuaren abisua.

Suhiltzaileak, ertzainak eta osasun-langileak bertaratu dira, eta ordurako emakumea hilda zegoen. Lehen ikerketen arabera, traktorea atzeraka abiatu da eta zuhaitz baten kontra jo du. Harrapatuta geratu da langilea.

Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, ezbeharra nola gertatu den argitzeko. Osalaneko teknikariak ere istripuaren tokian izan dira.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Gipuzkoa Tolosa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Trafiko istripuen biktimak