Ekonomia -

Energia eoliko flotatzailea

Martxan jarri dute Armintzan DemoSATH, Espainiako lehen itsas aerosorgailu flotatzailea

Proiektu pilotu horrek bi urtez bilduko ditu plataformaren funtzionamenduari eta mantentze-lanei buruzko datuak.

DemoSATH aerosorgailua kostaldetik ikusita. Argazkia: EITB Media.
DemoSATH aerosorgailua kostaldetik ikusita. Argazkia: EITB Media.
Espainiar Estatuko lehen itsas aerosorgailu flotatzailea martxan jarri dute Armintzan

0:37

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehen honetan jarri da martxan DemoSATH aerosorgailua, Saitec enpresaren Espainiako lehen itsas aerosorgailu flotatzailea, 2.000 etxe ingururi elektrizitatea emango diena.

Haren helburua datuak biltzea eta haien eraikuntza, eragiketa eta mantentze-lanak bezalako alderdiei buruzko benetako ezagutza eskuratzea da. Bi urtez lanean egongo da, energia sortzen, BiMEPen saiakuntza-azpiegituraren bidez konektatuta.

Proiektu hori Foru Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2030 Planaren (ZTBP 2030) esparruan zientzia, teknologia eta berrikuntza babesteko bultzatutako ekimen eta proiektu estrategiko nagusien artean kokatzen da, kasu honetan, trantsizio energetikoari eta klimatikoari lotuta.

DemoSATH proiektua munduko mugarri bat da haize-energia flotatzailearentzat; izan ere, behin instalatuta, 1 MW baino gehiagoko turbinak itsaso zabalean instalatutako Europako bosgarren teknologia flotatzaile izango da, eta aldi berean, hormigoizko hirugarren teknologia izango da garapen-maila horretara iristen.

Iñigo Urkullu lehendakariak Euskadik trantsizio "bideragarri" baten bidez energia berriztagarrien alde egindako apustu "argi eta irmoa" azpimarratu du: "Ez dugu B planetarik", ohartarazi du, DemoSATH proiektua txalotzeko.

Urkulluk Bermeon (Bizkaia) egin ditu adierazpenok, Armintzara joan aurretik, aerosorgailua dagoen lekuaren parean, Euskadiko itsasoko ekoizpen eoliko flotatzailea abian jartzeko. Izan ere, bertan behera geratu da, klimatologiagatik, itsasontzia plataformarako bidaia.

Urkulluk Euskadik berriztagarrien alde egindako ''apustu irmoa'' azpimarratu du: ''Ez dugu B planetarik''
Urkulluk Euskadik berriztagarrien alde egindako ''apustu irmoa'' azpimarratu du: ''Ez dugu B planetarik''
Urkulluk Euskadik berriztagarrien alde egindako ''apustu irmoa'' azpimarratu du: ''Ez dugu B planetarik''

1:34

Ekitaldian, gogorarazi du energiarekiko mendekotasuna "erabatekoa" dela, bizitzeko beharrezkoa delako. Hori dela eta, bertara nola iritsiko den eta berau sortzeko "biderik egokiena" zein den hausnartzera deitu du.

Aukerak "mugagabeak" ez direla eta "eskuetako hatzekin" konta daitezkeela onartu ostean, "gakoa lehentasunetan" dagoela uste du. Hori dela eta, lehen mailako iturri berriztagarrietatik (haizea, eguzki-erradiazioa edo uraren eta itsasoaren indarra) edo energia-iturri ez-berriztagarrietatik (ikatza, gas naturala, petrolioa edo energia nuklearra) energia lortzea aukeratu behar dela azaldu du.

Lehendakariaren ustez, lehentasuna da erregai fosiletatik lortutako energia "ahalik eta gehien eta azkarren" murriztea. "Hori bai, badakigu trantsizio energetikoa trantsizio bideragarri baten bidez egingo dela", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Bizkaia Eusko Jaurlaritza Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Kantauri itsasoa Energia berriztagarriak Energia kontsumoa