Ekonomia -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Segurtasun Sailak dio "harremanetan" daudela Ertzaintzako sindikatuekin, baina "urratsik" egin gabe

Rodrigo Gartziak esan du oraindik ez dagoela datarik jarrita Segurtasun sailburuak iragarritako bilera egiteko, baina "sailburuak sindikatuekin batzartzeko prestutasunari eusten dio".

Rodrigo Gartzia Segurtasun sailburuordea. Argazkia: EITB
Rodrigo Gartzia Segurtasun sailburuordea. Argazkia: EITB
Rodrigo Gartzia Segurtasun sailburuordea. Argazkia: EITB

AGENtziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodrigo Gartzia Segurtasun sailburuordeak esan du Ertzaintzako sindikatuekin "harremanetan" jarraitzen dutela, baina aitortu du ez dutela "urratsik" egin opor garaian.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, egia da Ertzaintzaren Ikerketa espezialitatea "tentsionatuta" dagoela, bereziki Gipuzkoan.

Ertzaintzaren baita bizi duten lan-gatazkaren harira, Gartziak esan du ez dagoela datarik Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak iragarri zuen bilerarako, baina "sailburuak sindikatuekin batzartzeko prestutasunari eusten dio".

"Eusko Jaurlaritza ere sindikatuekin negoziatzeko prest dago. 37 neurri aurkeztu ditugu, eta administrazioa sekula ez da negoziazio mahaitik altxatu", adierazi du.

Ikerketa arloko egoerari dagokionez, sailburuordeak esan du "egia" dela "tentsionatuago" dagoela eta "erakargarriago" egin behar dela. "Horretan ari gara lanean… langile falta izan dezakete, bereziki Gipuzkoan", berretsi du.

Bestalde, ukatu egin du EAEn delitu tasa altua dagoenik, "ezta urrik ere", baina onartu du ziberdelituen kasuan "gorakada handia" izan dela, sexu askatasunaren aurkakoekin batera. Beste aldean indarrez etxebizitzetan egindako lapurretak edo indarkeriazko lapurretak daude, % 17 eta % 9 egin baitute behera hurrenez hurren.

Testuinguru horretan, begi onez jo du Cyberzaintzaren sorrera, zibergaizkileei aurre egiteko agentzia sortu berria, 2024an guztiz martxan izango dena.

Azkenik, droga trafiko eta kontsumoaren harira, esan du ez dutela legez kanpoko fentaniloaren legez kanpoko salmentarik atzeman, baina uste du litekeena dela iristea.

 

Seguridad asegura mantener "contactos" con los sindicatos de la Ertzaintza, aunque sin "avances"
Seguridad asegura mantener "contactos" con los sindicatos de la Ertzaintza, aunque sin "avances"
Seguridad asegura mantener "contactos" con los sindicatos de la Ertzaintza, aunque sin "avances"

play icon 21:37
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Eusko Jaurlaritza Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lan gatazkak