Ekonomia -
Finantza krisia
Burtsak bi urteetako igoerarik handiena izan du
Arrisku-saria abiadura handian jaitsi da oinarrizko 561 punturaino, EBZk zorra erosteko prest dagoela iradoki eta gero.
Erredakzioa
Espainiaren arrisku saria 561 puntututan kokatuko da saioaren amaieran, Europako Banku Zentralak (EBZ) zorra erosteko prest dagoela iradoki eta gero.
Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidenteak euroraren etorkizunari babesa emateak zorraren merkatuan poz handia eragin du. Saioaren itxieran, % 6 igo da.
Ibex 35ek 300 puntu baino gehiago egin du gora, % 6, 6.369 puntutan ezarri arte.
Emaitza hauen atzean honako arrazoi hau dago: Mario Draghi Europako Banku Zentraleko (EBZ) presidenteak adierazi du erakundea "beharrezkoa den guztia" egiteko prest dagoela euroa salbatzeko, herrialdeen finantziazio arazoei aurre egitea barne. Hau da, zorra erosteko prest dagoela iradoki du.
Arrisku saria oinarrizko 561 puntura jaitsi da, eta Espainiako bonoa lehenengo aldiz bost egunetan % 7 azpitik jarri da, %6,928an hain zuzen ere.
Arrisku saria 12:30ean jaitsi da 600 puntuetatik. Handik gutxira, 13:20an, 572tan zegoen.
Atzoko saioan, arrisku saria 650 puntutik pauso batera geratu zen, eta errentagarritasuna % 7,75era igo zen.
Espainiaren arrisku saria 561 puntututan kokatuko da saioaren amaieran, Europako Banku Zentralak (EBZ) zorra erosteko prest dagoela iradoki eta gero.Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidenteak euroraren etorkizunari babesa emateak zorraren merkatuan poz handia eragin du. Saioaren itxieran, % 6 igo da. Ibex 35ek 300 puntu baino gehiago egin du gora, % 6, 6.369 puntutan ezarri arte. Emaitza hauen atzean honako arrazoi hau dago: Mario Draghi Europako Banku Zentraleko (EBZ) presidenteak adierazi du erakundea "beharrezkoa den guztia" egiteko prest dagoela euroa salbatzeko, herrialdeen finantziazio arazoei aurre egitea barne. Hau da, zorra erosteko prest dagoela iradoki du. Arrisku saria oinarrizko 561 puntura jaitsi da, eta Espainiako bonoa lehenengo aldiz bost egunetan % 7 azpitik jarri da, %6,928an hain zuzen ere. Arrisku saria 12:30ean jaitsi da 600 puntuetatik. Handik gutxira, 13:20an, 572tan zegoen.Atzoko saioan, arrisku saria 650 puntutik pauso batera geratu zen, eta errentagarritasuna % 7,75era igo zen.