Ekonomia -

Banketxeak

Banketxeei ezarritako zerga kautelaz etetea errefusatu du Auzitegi Nazionalak

Otsailaren hasieran onartutako neurri horren arabera, 2019an 800 milioitik gorako interes eta komisioak izan zituzten finantza erakundeek % 4,8ko tasa ordaindu behar dute etekin horiengatik.

Kutxabank. Artxiboko argazkia: EFE
Kutxabank. Artxiboko argazkia: EFE
Kutxabank. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak baztertu egin du banketxeei ezarritako zerga kautelaz etetea. Atzera bota ditu, beraz, Bankinterrek, Kutxabankek —Cajasur filialaren bidez— eta Sabadellek aurkeztutako helegiteak, zerga horrek kalte larririk eragiten ez diela eta haien bizirautea arriskuan jartzen ez duela iritzita.

Iturri judizialek baieztatu dutenez, zerga kautelaz etetera mugatu dira magistratuak, tasaren legaltasuna alde batera utzita, eta errefusatu egin dute, halaber, auzia Europar Batasuneko Justizia Auzitegira eramatea.

Esan bezala, auzitegiak uste du erabakiak ez duela konponbiderik gabeko kalterik sortzen, inoiz helegitea aintzat hartuko balitz, egoera iraultzeko aukera legokeelako, banketxeei ordura arte ordaindutakoa itzulita.

Otsailaren hasieran onartutako neurri horren arabera, 2019an 800 milioitik gorako interes eta komisioak izan zituzten finantza erakundeek % 4,8ko tasa ordaindu behar dute etekin horiengatik.

Neurri horrekin, urtean 1.500 milioi jasotzeko asmoa zuen Gobernuak, alegia, 3.000 milioi euro 2023 eta 2024 bitartean. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Kutxabank Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak