Ekonomia -
LAN-ISTRIPUA
50 urteko langile bat hil da Legorretan, lan-istripu ez traumatiko batean
Eredu kooperatiban izan zen ezbeharra atzo. LAB sindikatuak emandako datuen arabera, urtea hasi zenetik 35 langile hil dira Euskal Herrian euren lanpostuetan, horietatik 14 istripu ez traumatikoetan.
EITB MEDIA
50 urteko langile bat hil zen atzo arratsaldean Legorretan (Gipuzkoa), lan-istripu ez traumatiko batean. MCC taldeko kide den Eredu kooperatiban lanean ari zela zendu zen.
LABek emandako datuen arabera, urtea hasi zenetik Euskal Herrian, gutxienez, 35 langile hil dira euren lanpostuetan, horietatik 14 istripu ez traumatikoetan.
Heriotza ez traumatikoak bilakatu dira lanean gertatzen diren heriotzen lehen eragileak, aipatutako sindikatuaren arabera.
Azken lan-istripu hau salatu eta doluminak helarazi dizkie hildakoaren gertukoei LABek.