Ekonomia -

INFLAZIOA

Urte arteko inflazioa % 2,6ra igo da EAEn, eta % 2,4ra, Nafarroan, uztailean

Espainiako Estatuan uztaileko inflazioa % 2,3an kokatu da, ekainetik lau hamarren gora eginda. Elikagaiak % 10,8 garestitu dira azken urtebetean eta horrek eta erregaien prezio igoerak eragin dute, batez ere, inflazioaren gorakada.

Urte arteko KPIaren bilakaera (2022ko uztailetik 2023ko uztailera). Grafikoa: EITB Media
Urte arteko KPIaren bilakaera (2022ko uztailetik 2023ko uztailera)
Urte arteko KPIaren bilakaera (2022ko uztailetik 2023ko uztailera). Grafikoa: EITB Media

O. A. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uztailean, inflazioak gora egin du eta urte arteko tasa % 2,6an gelditu da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta % 2,4an Nafarroan, aurreko hilabetean baino hiru eta lau hamarren gorago, hurrenez hurren, Espainiako Estatistika Institutuak gaur zabaldutako behin betiko datuen arabera.

Ekainetik uztailera, Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) bi hamarren igo da EAEn, eta sei hamarren Nafarroan.

Urtea hasi zenetik, prezioak % 2,9 garestitu dira EAEn, eta % 2,5 Nafarroan.

Espainiako Estatuan ere, KPIak gora egin du. Uztailean, urte arteko tasa % 2,3koa izan zen, eta, beraz, lau hamarren hazi da ekainetik.

OHARRA: Eduki honek hainbat grafiko interaktibo ditu. Ondo ikusteko, zabaldu esteka hau zure nabigatzailean

Maiatzean eta ekainean, urte arteko inflazioaren igoera apaldu egin zen, eta joera hori eten egin da uztailean. Hala ere, iazko udako datuetatik oso urrun gelditu da.

Batez ere, erregaiak eta elikagaiak garestitzeak eragin dute inflazioaren gorakada. Elikagaiak eta edariak batez beste % 10,8 garestitu dira urtebetean, eta bost hamarren ekainetik uztailera.

Bestalde, azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hiru hamarren hazi da uztailean, % 6,2raino. Hortaz, KPI orokorra baino ia lau puntu handiagoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak EAE Espainia argazkiak KPI albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Kontsumoa Elikagaiak gaur albisteak Gasolinaren prezioa