Ekonomia -

Eurozona

Euroguneko ekonomia hazkundera itzuli da

2023ko bigarren hiruhilekoko BPG % 0,3 igo da eurogunean, eta inflazioa % 5,3an kokatu da.

EBZ. Argazkia: Pixabay
EBZ.
EBZ. Argazkia: Pixabay

Agencias | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euroguneko barne produktu gordina hazkundearen bidera itzuli da aurtengo bigarren hiruhilekoan: % 0,3ko hazkunde arina izan du, Eurostaten datuen arabera. Inflazioa, bestalde, apaldu egin da uztailean, % 5,3raino, baina azpiko inflazioak oso maila altuetan jarraitzen du.

Europar Batasun osoan, ordea, BPGaren hazkundea gelditu egin da.

EBko herrialdeen artean, gehien hazei direnak Irlanda ( % 3,3), Lituania ( % 2,8) eta Frantzia (% 0,5) izan dira. Aldiz, gaizkien aritu direnak Suedia (%-1,5), Letonia (%-0,6), Austria (%-0,4) eta Italia (%-0,3) izan dira.

Bestalde, euroguneko urte arteko inflazio-tasa bi hamarren jaitsi da uztailean, aurreko hilabetearekin alderatuta, eta % 5,3koa da. Hori prezioen garestitze txikiena izan da 2022ko urtarriletik.

Uztaileko prezioen igoera batez ere energiaren kostuaren % 6,1eko jaitsieraren ondorio da; elikagai freskoen garestitzea, berriz, % 9,2koa izan da, aurreko hilean baino bi hamarren gehiago.

Hala ere, energiaren eragina kalkulutik kanpo utzita, inflazioaren urte arteko tasa % 6,7an kokatu da uztailean, aurreko hileko % 6,9aren aldean; elikagaien, alkoholaren eta tabakoaren prezioaren eragina ere kanpoan utzita, azpiko inflazio-tasa egonkor mantendu da, % 5,5ean.

Izan ere, 2021eko otsailetik lehen aldia da euroguneko azpiko inflazio-tasa indize orokorraren gainetik dagoela, eta horrek Europako Banku Zentrala (EBZ) bere diru-politikaren gogortze-zikloarekin jarraitzea ekarri dezake.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Europa KPI Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak BPGd