Ekonomia -
Izururraren aurkako borroka
Bizkaiko Ogasunak epeak malgutu ditu eta Batuz sistemara egokitzeko tarte handiagoa emango die zergadunei
Bizkaiko Foru Aldundiak egutegi bat garatu du, modu mailakatuan sistemarekin bat egiteko aukera emateko. Egutegiko hurrengo data 2024ko urtarrilaren 1a, hortik aurrera enpresa handiak derrigortuta egongo dira. Besteak beste, txosnak prest egon beharko dira 2026ko udarako.
I.G. | eitb media
Bizkaiko Ogasunak Batuz iruzurraren aurka egiteko eta zergadunari laguntzeko sistema martxan jartzeko epeak malgutzea erabaki du, konturatu ondoren zergadun guztiak ez direla prest egongo 2024ko urtarrilaren 1erako. Izan ere, 89.663 zergadunetatik 15.088k baino ez du bat egin sistemarekin orain arte.
Hala, Aldundiak egutegi bat osatu du modu mailakatuan sistemarekin bat egiteko aukera emateko, sei hilabetean behin fase berri bat hasita. Horrela geratu da, hortaz:
-2024ko urtarrilaren 1etik aurrera:
MikroETEak ez diren enpresak, 7.084 guztira.
-2014ko uztailaren 1etik aurrera (gehienak):
Industriako, fabrikako, eraikuntzako eta garraioko enpresa-jarduerak. Enpresa- eta lanbide-jarduera finantzarioak, juridikoak, aseguruetakoak, alokairukoak eta gainerakoprofesionalak; hezkuntza eta kulturajarduerak izan ezik. 45.452 zergadun dira guztira.
-2025ko urtarrilaren 1etik aurrera:
Ostalaritza, merkataritza, ondasun higigarrien eta ile-apaindegien konponketa eta gainerako zerbitzu pertsonalak (titularrak pertsona juridikoak eta ERAR PJrekin). 7.917 zergadun.
-2025eko uztailaren 1etik aurrera:
Ostalaritza, merkataritza, ondasun higigarrien eta ile-apaindegien konponketa eta gainerako zerbitzu pertsonalak (pertsona fisikoen titularrak eta ERAR, PJrik gabe): 18.516 guztira.
-2026ko urtarrilaren 1etik aurrera:
Sozietateen gaineko Zergatik guztiz eta partzialki salbuetsita dauden erakundeak. Irabazi-asmorik gabeko erakundeak. Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza, hezkuntza, kulturazerbitzuak eta gainerako zergadunak. 10.694 zergadun guztira.
Hala, 2026ko udan, txosna jartzen duten konpartsek, elkarteek eta irabazi asmorik gabeko gainerako entitateek informatizatuta egon beharko dira, eta Batuz sistemarekin bat eginda, azken talde horretan sartuko baitira.
Sistema modu mailakatuan sartzea errazteko, Bizkaiko Ogasunak puzgarri fiskalak mantentzea erabaki du, aurreikusitako epeak baino lehen bat egiten dutenei zuzenduta.