Ekonomia -
INE-ren datuak
Espainiako BPG %0,4 hazi da bigarren hiruhilekoan, etxeetako kontsumoa berreskuratu ondoren
INEk argitaratutako datuen arabera, familien kontsumoak nabarmen egin du gora Espainiako Estatuan, ondasunen eta zerbitzuen esportazioek behera egin duten arren.
Agentziak | EITB Media
Espainiako ekonomiak % 0,4 egin du gora apiriletik ekainera, hamarren bat gutxiago lehen hiruhilekoko hazkundearekin alderatuta (% 0,5), familien kontsumoak igoera esanguratsua izan baitu, ondasunen eta zerbitzun esportazioek behera egin arren.
Hazkundea eskari nazionalean oinarritu da (kontsumoa eta inbertsioa), 1,9 puntu eman baitzituen; kanpo eskariak (esportazioak eta inportazioak), berriz, 1,5 puntu kendu zizkion lehen hiruhilekoko aurrerapen ekonomikoari, Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) ostiral honetan argitaratutako kontabilitate nazionaleko datuen arabera.
Lan egindako orduetan neurtutako ekonomiaren enpleguak % 1,3 egin zuen gora hiru hilean, lanaldi osoko lanpostu baliokideak hazi ziren tasa bera, azken urtean 546.000 igo baitira.
"Espainiako ekonomiak hazkunde sendoari eutsi dio urteko lehen seihilekoan (...), nahiz eta ekonomia moteltzeko eta interes tasak igotzeko testuinguru konplexua izan nazioartean", nabarmendu du Nadia Calviño lehen presidenteorde eta Ekonomia Gaietarako ministroak, hedabideei igorritako adierazpenetan.