Ekonomia -
LAN GATAZKA
Arropa-kate handietako langileen lan baldintzak "estatalizatu" nahi dituztela salatu du ELAK
Greba eguna deitu du sindikatuak gaurko Euskadiko arropa-kate handietan, eta lanuzteak Araban izan du eragin handiena, sindikatuak adierazi duenez. Era berean, elkarretaratzea egin du ELAk Madrilen, Espainiako Estatuko lehen hitzarmena negoziatzen hasi diren egun berean.
EITB MEDIA
ELAk elkarretaratzea egin du astelehen honetan Madrilen, eta greba deitu du Euskadiko arropa-kate handietan, ARTE patronalak bultzatutako estatalizazioaren aurka. Grebak, batez ere, Arabako dendetan izan du eragina, Oysho, Bershka, Zara home, Intimissimi, Woman secret, Mayoral, Tezenis, Cortf, Spf edo Pepe Jeans bezalako saltoki handiak itxi egin baitituzte.
Sindikatuek eta ARTE patronalak (arropa-dendetako kate handiek osatzen dute) Madrilen egindako lehen bilerarekin bat eginez egin dituzte manifestazioak langileek.
ELAk salatu duenez, ekimen horren atzean Inditex dago, ARTE patronala osatzen duten H & M, Primark eta Mango bezalako beste kate handi batzuekin batera, eta hitzarmen horren bidez "Hego Euskal Herriko lan-baldintzak estatalizatu nahi dituzte".
ELA, CIG eta OSTA sindikatuen arabera, "estatalizazioak ehungintzaren sektoreko erkidegoetako hitzarmenetan zuzeneko eragina izango du".
ELAk uste du patronalaren asmoa dela "estatuko hitzarmen bakar baten bidez" negoziazio kolektiboa zentralizatzea, "erkidegoetako hitzarmenak kanpo utzita". Hala, ekimen honek Euskal Herriko langileen "lan-eskubideak galtzea" ekarriko lukeela iritzi dio ELAk.