Ekonomia -

LEP

Hasi dira Osakidetzako plantilla egonkortzeko 2021-22-23 Lan Eskaintza Publikoko azterketak

Osasun Sailaren arabera, 11.000 plaza baino gehiago (Osakidetzaren plantillaren herena) egonkortuko dira prozesua amaitutakoan. Helburua behin-behinekotasuna % 8tik beherakoa izatea dela gaineratu dute.

Examen de la última convocatoria de Osakidetza. Foto de archivo: EITB Media
Examen de la última convocatoria de Osakidetza. Foto de archivo: EITB Media
Examen de la última convocatoria de Osakidetza. Foto de archivo: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur, larunbata, hasi dira Osakidetzako plantilla egonkortzeko 2021-22-23 Lan Eskaintza Publikoko (LEP) azterketak, Barakaldoko BEC erakustazokan eta Gasteizko EHUren Farmazia fakultatean. Asteburu honetan hasi, eta azaroaren 25ean amaituko da prozesua. Orotara, 110 kategoriatan eskainiko dira plazak, eta 109.029 pertsonak eman dute izena.

Gaur-biharretan egingo diren azterketetan 7.318 daude izena emanda, kategoria hauetan:

Larunbata:

Erradiodiagnostikoko teknikari espezialista

Gizarte langilea

Audioprotesien teknikari espezialista

Farmaziako laguntzailea

Joskintzako ofiziala

Instalazio elektrikoetako teknikari espezialista

Igandea:

Aho-hortzen higieneko teknikari espezialista

Informatikako teknikari espezialista

Sukaldaria

Osasun mentaleko erizaina

Emagina

Optikan eta optometrian diplomaduna

Logopedian diplomaduna

Aurkeztu diren hautagaien kopuruari so eginik, erradiodiagnostikoko teknikari espezialistena izan da jende gehien pilatu duena (1.838). Gizarte langileen kasuan 1.265 lagunek eman dute izena eta farmazia laguntzaile postura 929 lagun aurkeztu dira.

Asteburu honetako azterketen ondoren, uztailaren 21eko eta 22ko azterketak soilik geldituko dira egiteko abuztuko atsedenaldiaren aurretik. Hurrengo frogak irailean, urrian eta azaroan egingo dira. Hain zuzen ere, azaroaren 25ean izango dira LEP honetako azken azterketak.

Horiek amaitutakoan, azken baremazioaren garaia iritsiko da. Bi bloketan egingo da azken baremazioa LEP honetan: lehiaketa eta lehiaketa-oposizioa. Emaitzak hurrengo urteko abendurako jakingo direla aurreikusten da.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak adierazi duenez, Osakidetzako lanpostu publikoen egonkortze prozesu hau amaitzen denean, "11.000 langile egonkortuko dira, plantilla osoaren herena".

Uztailean zehar 2018-2019 LEP deialdietako behin-behineko emaitzak argitaratzen joan dira; batik bat, egonkortzeko LEP honetan parte hartu behar zuten kategorietako emaitzak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Eusko Jaurlaritza EHU Bilbao Exhibition Centre Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Lan Eskaintzak