Ekonomia -

BIZKAIA

Bilboko metroaren tarifak erdi-prezioan izango dira berriro

Murriztutako tarifa etenda izan da uztailaren 1etik, deskontuak aplikatzeko erabakia hartu behar zuen Bizkaiko Garraio Partzuergoa ezin izan delako bildu.

Metro Bilbao. Argazkia: EFE.
Metro Bilbao
Metro Bilbao. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Metro Bilbaoren tarifak % 50ean izango dira berriro. Neurria Bizkaiko Garraio Partzuergoaren (CTB) Kontseilu Nagusiak onartu du gaur eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean. 

Murriztutako tarifa etenda egon da 12 egunez, uztailaren 1etik, eta metroko erabiltzaileek prezioaren % 100 ordaindu behar izan dituzte aldi baterako txartelak, Barik txartelaren bidez egindako bidaiak eta tarte horretan erositako abonuak.

CTBren organo gorenak maiatza amaieran ebatzi zuen 2024ra arte tarifei erdi-prezioan eustea—deskontua iazko ekainetik dago indarrean, Ukrainako gerraren ondorioak gutxitzeko—, baina halakoetan jarraitu beharreko prozesu burokratikoa tarteko (30 egunez jendaurrean egon behar du), Kontseilu Nagusiak ez du biltzerik izan. 

Bilboko metroan bakarrik izan dira deskontu gabeko tarifak, Euskotrenek, Renfek, Bilbobusek eta Bizkaibusek ez baitute gorabeherarik izan, eta erdi-prezioan egon dira bidaia guztiak. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Metro Bilbao bideoak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Garraio publikoa Laguntza publikoak