Ekonomia -

Berrikuntza

EAEk Europako eskualde berritzaileenen sailkapenean gora egin du

Europako Batzordeak (EB) kaleratu berri duen "Regional Innovation Scoreboard (RIS) 2023" zerrendan 72. postuan da Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE), 21 postu igota. EBk "bikaintasungune" (pocket of excellence) gisa aipatu du berriro. 

Europako sailkapenean 72. postuan dago orain EAE. Argazkia: Irekia
Robot bat mahats mordo bat hartzen.
Europako sailkapenean 72. postuan dago orain EAE. Argazkia: Irekia

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako eskualdeen artean berrikuntza tasa altuenetarikoa duen bat bilakatu da Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE), Europako Batzordeak kaleratu berri duen "Regional Innovation Scoreboard (RIS) 2023" txostena aintzat hartuta betiere. Izan ere, 239 eskualderen artean 72. postuan dago EAE, aurreko txostenarekin alderatuta 21 postu gora eginda, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun, Ingurumen sailburuak gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan nabarmen duenez. 

Txostenaren arabera, 2016tik % 11,5 igo da Eusko Jaurlaritzaren errendimendu berritzailea. Hartara, 93. postuan egotetik 72.era egin du jauzi azken bi urtean, eta Europako Batzordeak "bikaintasungune" (pocket of excellence) gisa aipatu du berriro EAE. 

"Regional Innovation Scoreboard" txostenak Europako eskualdeetako berrikuntza-sistemen jarduna neurtzen du, eta arlo horretako nazioarteko erreferentzia nagusitzat jotzen da.

Europako Batzordeak ondutako zerrenda horretan (bi urtean behin kaleratzen du) Europar Batasuneko berrikuntza tasa baino ia % 10 handiagoa du EAEk (% 9,8, zehazki).  Espainiako Estatuko mailarekin alderatuta ere, gorago kokatu da EAE, % 23 gorago. 

Arantxa Tapia sailburuak nabarmendu duenez, bi dira EAEren indarguneak: batetik, "berrikuntzak produktu berrien salmentan duen inpaktua, eta bestetik, gazteen kualifikazio altua".

Berrikuntza handia, berrikuntza ertaineko Estatu batean

Txostenak azaldu duenez, berrikuntza handiko eskualdeak berrikuntza handiko herrialdeetan aurkitu ohi dira. Hala ere, berrikuntza moderatuko herrialdeetan kokatutako "bikaintasun-polo" batzuk ere aurki daitezke, hala nola, Euskadi Espainiako Estatuaren barruan.

Euskadi da ranking horretan hobekien kokatuta dagoen Estatuko erkidegoa, Madril, Katalunia eta Nafarroa eskualdeen gainetik. Gainera, oraingo honetan puntuazioa hobetu du bigarren eskualdearekiko (Madril), eta tartea 3,2 puntukoa da aurten (duela bi urte 2,6koa izan zen). 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Batasun europarra Eusko Jaurlaritza EAE albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak