Ekonomia -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Hegaluzearen kostera, hilketa matxistak, sanferminetako erasoen kontrako bilkura

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Ontzi bat kosterarako prestatzen. Argazkia: Itziar Alberdi
Ontzi bat kosterarako prestatzen.
Ontzi bat kosterarako prestatzen. Argazkia: Itziar Alberdi

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, uztailak 10, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Hegaluzearen kostera: Hegaluzearen arrantzaldia hasi zenetik, duela hilabete, gaur espero da arrain kopuru handiena lehorreratzea. 

Hilketa matxistak: Asteburuan bi gizon matxistek emakume bana hil dute Logroñon (Errioxa) eta Antellan (Valentzian). Lehen kasuan, emakumeaz gain, hiru seme-alabak hiltzen saiatu zen gizona; bigarrenean, 12 urteko semearen aurrean egin zuen hilketa gizonak. 

Sanferminetako erasoen kontrako bilkura: San Fermin jaiak hasi zirenetik, hainbat emakumek salatu dute sexu erasoen biktima izan izana. Hala, Iruñerriko mugimendu feministak bilkura deitu du horiek denak salatzeko (19:00etan). 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko argazkiak Indarkeria matxista Espainian Espainia San Fermin jaiak Gizartea Ekonomia berriak Indarkeria matxista Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Arrantza albisteak 2024 Sexu erasoak