Ekonomia -

ERTZAINTZA

Ertzaintzaren zuzendaritzak "profesionaltasuna" eskatu die agenteei, "testuinguru zail" honetan

Bestalde, Ertzaintzako sindikatuek erantzun diote Eusko Jaurlaritzak egindako baieztapenari, alegia, "ez lukeela ulertuko" ertzainek Tourrean segurtasuna ez bermatzea. Ohartarazi dute ertzainek "horren arabera" jokatuko dutela, eta uztailaren 1etik 3ra "dena ematera" doazela.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urak harro dabiltza Ertzaintzaren barruan. Hitzarmen berri baten alde protestak abiatu zituzten duela hilabete batzuk agenteek, eta ez dirudi akordioa gertu dagoenik. Egoera bideratu asmoz, gaur, Ertzaintzaren Zuzendaritza Kontseiluak barne ohar bat zabaldu du zerbitzu eta unitate guztien artean, eta besteak beste, "testuinguru konplexu eta zail" batean egonda ere, erakundeak "babestu" behar dituen "balioak" zaintzeko eskatu die agenteei: "konpromisoa, profesionaltasuna eta euskal gizarteari zor diogun errespetua".

Halaber, agiriak hitzez hitz dio "kolektiboen artean dagoen haserre-egoera alde batera utzi ezin badugu ere", "egoerak eskatzen duen mailan" egon da eta egon behar du beti Ertzaintzak. Hori dela eta, "ertzain gisa hurrengo konpromisoak" beteko dituztela "ziur" agertu da zuzendaritza. 

Horrez gain, "heritarren konfiantza" eta erakundearen "ospe profesionala" Ertzaintza osatzen duten guztien "ahalegin handiaren" emaitza direla nabarmendu du Ertzaintzaren Zuzendaritza Kontseiluak oharrean, eta "inoiz baino gehiago" horiei eustea dagokiela gehitu dute.

Hain zuzen, ErNE, Esan, Euspel eta Sipe sindikatuek eta 'Ertzainak gatazkan' kolektiboak deituta, ehunka ertzain berriro Gasteizen kalera atera diren egunean eta Frantziako Tourraren etziko aurkezpen ekitaldirako beste protesta ekintza bat iragarri dutenean zabaldu dute ertzainburuek testua.

Joan den ostiralean bildu ziren langileen ordezkariak Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko kideekin, Erandioko egoitza nagusian. Ezer adostu gabe, sindikatuak mahaitik altxatu ziren eta Josu Erkorekak zuzentzen duen sailaren "jarrera immobilista" salatu zuten.

Eusko Jaurlaritzak ''ez luke ulertuko'' ertzainek Tourrean segurtasuna ez bermatzea
Eusko Jaurlaritzak ''ez luke ulertuko'' ertzainek Tourrean segurtasuna ez bermatzea
Eusko Jaurlaritzak ''ez luke ulertuko'' ertzainek Tourrean segurtasuna ez bermatzea

1:14

ErNE, Esan, Euspel eta Sipe sindikatuek Jaurlaritzari erantzun diote

Bestalde, Ertzaintzako sindikatuek (ErNE, Esan, Euspel eta Sipe) erantzun diote Eusko Jaurlaritzak egindako baieztapenari, alegia, "ez lukeela ulertuko" ertzainek Tourrean segurtasuna ez bermatzea. Ohartarazi dute ertzainek "horren arabera" jokatuko dutela, eta uztailaren 1etik 3ra "dena ematera" doazela.

"Segurtasun Sailak langileen lan- eta osasun-baldintzak mespretxatzen dituela ikusita", Ertzaintzaren sindikatuek ohar batean adierazi dute agenteek "arduraz" jokatuko dutela.

Gainera, lau sindikatuek Jaurlaritzari leporatu diote "inolako irizpiderik gabe" Arkautiko ikasleak zaintzaz arduratzea, "lan horretarako gaitasunik ez dutenean".

"Eusko Jaurlaritzak behin eta berriz eskatzen du euskal gizarteari 86 urtez zerbitzua eman dioten ertzainen erantzukizuna. Baina Tourrean gerta daitekeenaren erantzukizuna langileei entzuteko gai ez den Eusko Jaurlaritzarena baino ez da izango", errepikatu dute.

 

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Eusko Jaurlaritza berriak Ekonomia Gaurko titularrak Albisteak Sindikatuen azken ordukoa