Ekonomia -

OSAKIDETZA

Osakidetzak mahai sektorialaren bilera batera deitu ditu sindikatuak gaur

Besteak beste, Lehen Mailako Arretako zentroetako eta Etengabeko Arretako Guneetako (EAG) udako ordutegien behin-behineko plangintza adostu nahi du Osasun Sailak sindikatuekin.

Amarako osasun zentroa (Donostia), artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB Media
Amarako osasun zentroa (Donostia), artxiboko irudi batean
Amarako osasun zentroa (Donostia), artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzak mahai sektorialaren bilera batera deitu ditu sindikatuak gaur, hainbat ataletako profesionalen osagarriei eta lanbide-karrerari buruz hitz egiteko, besteak beste. Lehen Mailako Arretako osasun zentroen eta Etengabeko Arretako Guneen (EAG) udako ordutegien inguruko proposamena ere helarazi nahi die langileen ordezkariei Osasun Sailak.

Modu horretan, ekainaren 14an berrabiatutako elkarrizketekin jarraitu nahi du Eusko Jaurlaritzak. Egun horretan, Osakidetzan ordezkaritza duten sindikatu ia guztiek (Satse, ELA, LAB, CCOO eta UGT) hartu zuten parte mahai sektorialaren batzarrean. Euskadiko Sendagileen Sindikatuko kideak izan ziren joan ez ziren bakarrak, agintariak "osasun sistema desegiten" ari direla iritzita.

Gaurko hitzorduan, Osasun Sailak gai hauek jarriko ditu mahai gainean: Etengabeko Arretako eta Larrialdietako Guneetako langileen produktibitate-osagarria, ospitalizazio-osagarria eta lanbide-karrera garatzeko dekretu berria. Hain zuen, bihar publikatuko da Estatuko Aldizkari Ofizialean Osakidetzako langileen lanbide-karrera garatzeko 2022ko deialdia. Konpromiso hori hartu zuen Osasun Sailak sindikatuekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Eusko Jaurlaritza Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Basurtuko ospitalea Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Galdakao-Usansolo Ospitalea