Ekonomia -

BIZKAIA

Metro Bilbaok tarifen % 100 kobratuko du uztailaren 1etik 13ra bitartean

Bilbobusek eta Bizkaibusek tarifetan % 50eko deskontuak eskaintzen jarraituko dute. Metro Bilbaok % 50eko murrizketa aplikatuko du berriro, bere Kontseiluan murrizketa berri bat onartu ondoren, eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitartu ostean.

Metro Bilbao. Argazkia: EFE.
Metro Bilbao
Metro Bilbao. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Garraio Partzuergoak (CTB) iragarri du uztailaren 1etik aurrera Metro Bilbaoko tarifak % 100ean ordainduko direla, harik eta beste % 50eko murrizketa onartu arte, aurreikusita dagoen arabera, uztailaren 12an egitekoa den Kontseilu Nagusian.

EITB Mediak jakin ahal izan duenez, neurri horrek Metro Bilbaori bakarrik eragingo dio, eta bakarrik tokian bertan egiten diren balidazioen kasuetan, hau da, abonuetan ez du eraginik izango, baldin eta ez badira aipatutako data tartean abonuak erosten.

CTBk ohar baten bidez adierazi duenez, Kontseilu Nagusia uztailaren 12an egitea aurreikusita dago, eta, beraz, "alegaziorik ez badago", tarifen % 50eko murrizketa berriro aplikatuko da, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean onespena argitaratu ondoren, uztailaren 13an, ziurrenik.

Kontseilua ezin da lehenago bildu, tasak direnez, onartzen diren unetik aurrera 30 lanegun igaro behar baitira, eta maiatzaren 30ean onartu zituzten.

Deskontua soilik geratuko da bertan behera Metro Bilbaoren kasuan, Bilbobusek eta Bizkaibusek oraindik ez dute jakinarazi zelan jokatuko duten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Metro Bilbao bideoak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Garraio publikoa