Ekonomia -

Lan-gatazka

Legebiltzarra babesten zuten ertzainei espedientea ireki izana salatu du 'Ertzainak gatazkan' plataformak

Lanean zeuden ertzainei zigor-espedientea ireki die Segurtasun Sailak, 'Ertzainak borrokan' plataformak deitutako protesta horretan ertzainek behar bezala jokatu ez zutelakoan. Espedientea ireki dieten ertzainak babesteko elkarretaratzea deitu dute astearterako.

Ertzainak Borrokan taldeak Gasteizen egindako elkarretaratzea. Argazkia: EITB MEDIA
Ertzainak Borrokan taldeak Gasteizen egindako elkarretaratzea. Argazkia: EITB MEDIA
Ertzainak Borrokan taldeak Gasteizen egindako elkarretaratzea. Argazkia: EITB MEDIA

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den ekainaren 1ean Eusko Legebiltzarra babesten zeuden ertzainei Segurtasun Sailak espedientea ireki izana kritikatu du 'Ertzainak gatazkan' kolektiboak ohar baten bidez. Egun hartan plataforma horrek deitutako elkarretaratze batean tranbia geldiarazi zuten, eta bertan lanean zeuden ertzainei zigor-espedientea ireki die Segurtasun Sailak, protesta horretan behar bezala jokatu ez zutelakoan.

'Ertzainak gatazkan' plataformak adierazi duenez, Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak "komunikabideetan esan zuen ez zela zigorrik ezta espedienterik izango, lankide horiek euren betebeharra ondo bete zutelako".

Zigor-espedienteena hemendik aurrera "etengabeko joera" izan daitekeela ohartarazi du 'Ertzainak borrokan' plataformak. Horren ondorioz, espedientea ireki dieten ertzainei babesa erakusteko helburuz, datorren asteartean, ekainak 27, Gasteizen izango den elkarretaratzean parte hartzera deitu du, horiz jantzita eta zarata ateratzeko tresnekin, Segurtasun Sailak ongi ikus ditzan "manifestatzeagatik espedientea ireki beharko dien milaka agenteak".

Euspel

Bestalde, Euspel sindikatuaren hitzetan, "Segurtasun Saila oker dabiltza, bidea ez baita espedienteak irekitzea, Ertzaintzarako benetako lan-hitzarmen duina negoziatzea baizik". Gainera, espedientea ireki dieten agenteei "erabateko babesa" erakutsi die sindikatu horrek, eta datozen protestetan "elkartasun osoa"erakutsiko dietela iragarri du, "irmotasunez" adierazteko Erkoreka buru den kontseilaritzak "huts egin" duela

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Manifestazioak gaur Sindikatuak Lan gatazkak