Ekonomia -

ERTZAINTZA

"Zentzuz" jokatzeko eta Negoziazio Mahaira itzultzeko eskatu die Erkorekak Ertzaintzako sindikatuei

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuaren arabera, plantilla osoarentzako soldata igoera linealaz bakarrik hitz egin nahi izan dute sindikatuek.

Josu Erkoreka, Ertzaintzako sindikatuekin izandako bileraren balorazioa egiteko agerraldian
Josu Erkoreka, Ertzaintzako sindikatuekin izandako bileraren balorazioa egiteko agerraldian
Erkorekak ''tristura'' agertu du sindikatuen jarreragatik, eta negoziazio mahaira itzultzeko eskatu die

2:28

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzako sindikatuak Ertzaintzaren Negoziazio Mahaitik "altxatu" ondoren, "zentzuz" jokatzeko eta negoziazio mahaira itzultzeko eskatu die Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak.

Gaurko bileraren balorazioa egiteko Ertzaintzaren Txurdinagako egoitzan egin duen agerraldian Erkorekak azaldu duenez, kolektibo osoarentzako soldata igoera linealaz bakarrik hitz egin nahi izan dute sindikatuek, "legez kanpokoa" dela jakin arren.

Batetik, "pena" adierazi du gaurko batzarrean sindikatuek erakutsi duten jarrera "estu, arduragabe eta irrealistagatik", horren arabera, ez baitute hitz egin nahi izan Segurtasun Sailak herenegun helarazi zien eta 37 neurri jasotzen dituen proposamenaren inguruan. Are gehiago, sindikatuek proposatutako neurriak ere ez omen dituzte batzarrean jorratu nahi izan.

Erkorekaren hitzetan, sindikatuek egindako proposamenaren lehen balorazio azkar bat egin du Segurtasun Sailak, eta, horren arabera, aldarrikapen horien kostua 100 milioi eurokoa litzateke urtean.

Bestetik, Segurtasun sailburuak sindikatuei eskatu die "zentzuz, errealismoz eta erantzukizunez" jokatzeko, "maximalismoak" bazterrean uzteko eta negoziazio mahaira itzultzeko. Erkorekaren esanetan, elkar ulertzeko eta negoziatzeko tartea badago oraindik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Eusko Jaurlaritza albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lan gatazkak