Ekonomia -
HIPOTEKAK
EAEn iaz baino % 19,8 hipoteka gutxiago sinatu dira apirilean, eta % 26,4 gutxiago, Nafarroan
Euskal Autonomia Erkidegoan 1.257 hipoteka sinatu dira apirilean, martxoan baino % 34,1 gutxiago, eta 306, ostera, Nafarroan, aurreko hilabetean baino % 40,1 gutxiago.
EITB MEDIA
EAEn eta Nafarroan iazko apirilean baino hipoteka gutxiago sinatu dira apirilean, % 19,8 eta % 26,4 gutxiago, hurrenez hurren.
Espainiako Estatistika Institutuak gaur goizean zabaldutako datuen arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 1.257 hipoteka sinatu dira aurtengo apirilean, martxoan baino % 34,1 gutxiago. 196.930 euro utzi dira maileguan apirilean, aurreko hilabetean baino % 35,2 gutxiago eta iazko apirilean baino % 23,0 gutxiago. Gainera, etxea erosi dutenek batez beste % 2 diru gutxiago eskatu dute.
Nafarroari dagokionez,306 hipoteka sinatu dira apirilean, iazko hilabete berean baino % 26,4 gutxiago eta martxoan baino % 40,1 gutxiago. Finantza erakundeek iazko apirilean baino % 25,7 diru gutxiago prestatu dute, 63,5 milioi guztira. Nafarroan, batez beste % 7,3 diru gutxiago eskatu dute.
Espainiako Estatuan, berriz, etxebizitzen gaineko hipoteken kopurua % 18,3 jaitsi da aurtengo apirilean, 2022ko hil bereko datuekin alderatuta. Hipoteka horien batez besteko zenbatekoa 136.945 eurokoa izan da, % 4,1 gutxiago.