Ekonomia -

AURREIKUSPEN EKONOMIKOAK

Gipuzkoako enpresen % 34k aurtengo hazkunde aurreikuspenak hobetu dituzte eta % 50ek egonkortasuna espero dute

Gipuzkoako Bazkundeak 2023ko lehen seihilekoko Egoera Ekonomikoaren Txostena aurkeztu du.

Eraikuntzaren sektoreak ditu aurreikuspen onenak. Artxiboko argazkia: EFE
Eraikuntzaren sektoreak ditu aurreikuspen onenak. Artxiboko argazkia: EFE
Eraikuntzaren sektoreak ditu aurreikuspen onenak. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako enpresa gehienak urte hasieran baino baikorrago daude orain, eta "enplegu eta inbertsio aurreikuspen gehienak positiboak dira". Enpresen % 34k aurtengo hazkunde aurreikuspenak hobetu dituzte, % 50ek egonkortasuna aurreikusi dute, eta enpresen % 16k jarduera murriztuko dutela aurreratu dute.

Gipuzkoako Bazkundeak maiatzean lurraldeko 400 enpresatan egindako inkestaren emaitzak jakinarazi ditu gaur goizean Donostian, eta bertan izan dira Javier Zubia idazkari nagusia eta Iñigo Muguruza marketing eta berrikuntza zuzendaria. 

Muguruzak azaldu duenez, sektorez sektore emaitzak nahiko homogeneoak izango dira. Eraikuntza sektoreak ditu aurreikuspen baikorrenak eta txikizkako merkataritzak, ostera, ezkorrenak, nahiz eta, aldi berean, sektore hori den urte hasieratik bere aurreikuspenak gehien hobetu dituena.

Zubiaren eta Muguruzaren arabera, enpresen % 74k enplegua mantentzea espero dute, % 19k handitzea eta % 7k, berriz, kontrakoa.

Inbertsioari dagokienez, aurreikuspenak positiboak dira Gipuzkoan. Hurrengo hilabeteetan inbertsioak handitzea aurreikusten duten enpresak % 23 dira, urte hasieran baino % 9 gutxiago. Hala ere, horiek murrizteko asmoa duten enpresen kopurua % 9tik % 10era hazi da.

Euren jarduera gehien baldintzatzen duten faktoreez galdetuta, enpresa gehienek irabazi tarteen murrizketa eta lan kostuak aipatu dituzte. Eraikuntzan, ordea, eskulan kualifikatuaren falta ageri da lehen lekuan eta industrian hirugarren lekuan agertzen da energia eta lehengaien prezioa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Lana berriak Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Enpresen albisteak