Ekonomia -

LAN GATAZKA

Bizkaiko ehungintza merkataritzako hitzarmena asteazkenean sinatuko dute patronalek eta sindikatuek

Lan hitzarmen berria 2026. urtearen amaierara arte egongo da indarrean. Akordioan, % 12ko soldata igoera adostu dute 2023rako, % 4koa 2024rako, % 3,5ekoa 2025erako eta % 2,5ekoa 2026rako.

Bizkaiko ehungintza merkataritzako langileen protesta. Artxiboko argazkia: ELA
Bizkaiko ehungintza merkataritzako langileen protesta. Artxiboko argazkia: ELA
Bizkaiko ehungintza merkataritzako langileen protesta. Artxiboko argazkia: ELA

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2015etik hitzarmena berritu gabe izan ondoren, Bizkaiko ehungintza merkataritzako lan-hitzarmena sinatuko dute asteazken honetan Bizkaidendak eta Cecobik patronalek eta ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek. Akordioa 2026. urtearen amaierara arte egongo da indarrean.

Bizkaidendak patronalak azaldu duenez, Lan Harremanen Kontseiluan 45 bilera egin ostean, datozen lau urteetarako akordioa lortu dute.

Halaber, 2016ko urtarrilaren batetik enpresan alta emanda egon eta hurrengo urteetan soldata igoerarik izan ez duten pertsonek 1.250 euroko ordainsari bakarra jasoko dute.

Lanaldiari dagokionez, zortzi orduko murrizketa adostu dute: 4 orduko murrizketa 2024an eta 4 ordukoa 2025ean.

Bestalde, 150 pertsonatik gorako enpresetan, urteko salmenten % 10 gutxienez Internet bidez egiten dituzten kasuetan, aparteko saria izango dute langileek: 1.000 eurokoa 2024an, 1.040 eurokoa 2025ean, 1.075 eurokoa 2026an eta 1.100 eurokoa 2027an.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Lana albisteak Moda bideoak Ekonomia Albisteak Gaur Albisteak Sindikatuen azken ordukoa Merkataritza Lan gatazkak gaur Gutxieneko soldata