Ekonomia -

Energia

ELAk energia kontsumoa murriztea eta energia sektorea publifikatzea proposatu du, trantsizio ekosozialerako

'Trantsizio ekosozialerako proposamena' izeneko txostena kaleratu du sindikatuak, Hego Euskal Herriko ekonomia sakon eraldatzeko helburuarekin.

Eguzki panelak. Artxiboko argazkia: EITB Media
Eguzki panelak. Artxiboko argazkia: EITB Media
Eguzki panelak. Artxiboko argazkia: EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larrialdi ekologikoaren aurrean, ELA sindikatuak materialen eta energiaren kontsumoa murriztea, energia sektorea publifikatzea, ekonomia birkokatzea eta garraio sistema eraldatzea proposatzen du, besteak beste, astelehen honetan argitaratu duen 'Trantsizio ekosozialerako proposamena' txostenean.

Azken urteetan "krisi ekologikoaren ondorioak gogorragoak izaten ari dira eta ez dira beharrezkoak diren neurriak hartzen ari", sindikatuak ohar batean adierazi duenez. "Klima aldaketaren eraginak urrun ikusten ziren, baina eguneroko bizitzan gero eta inpaktu nabariagoak izaten ari da, baita enpleguan ere", gaineratu du.

ELAtik nabarmendu dutenez, "egungo egitura ekonomikoa etorkizunean mantentzea ezinezkoa da; gero eta urriagoak dira ekonomiak behar dituen materialak, eta energia berriztagarriek ezin dute ekonomiaren energia fosilen kontsumoa guztiz ordezkatu". Horregatik, ezinbestekotzat jotzen dute Hego Euskal Herriko ekonomia, "nahitaez", sakon eraldatzea, horren funtzionamendua aldatzeko.

Erronka horiei aurre egiteko, ELAk trantsizio ekosozialerako proposamena landu eta hainbat neurri exijitu ditu:

• Materialen eta energiaren kontsumoa murriztu muga ekologikoen barruan egon arte eta justizia irizpideei jarraituz.

• Energia sektorea publifikatu, energia berriztagarriak gartau eta energia fosilen ekoizpena gelditu.

• Ekonomia birkokatu, ekonomia lokala eta zirkularra garatuz, elikadura burujabetza lortuz, eta ekoizpen eredua eraldatuz eta dibertsifikatuz.

Garraio sistema eraldatu, merkantzien mugikortasuna gutxituz eta pertsonen mugikortasuna garraio publiko eta kolektiboan oinarrituz.

Aberastasunaren banaketa eta lanaldiaren murrizketa.

Zerbitzu publikoak indartu eta zaintza lana erdigunean jarri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ELA Lana Gizartea Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Albisteak Kontsumitzaileen eskubideak Euskal sindikatuak Energia jasangarriak Energia aurreztea Energia iturriak gaur