Ekonomia -

Hipotekak

Euriborra % 4ra iritsi da, Europako Banku Zentralaren igoeraren ondoren

EBZk oinarrizko 25 puntu igo ditu, eta, ondorioz, 2008ko azaroaren 25etik maila gorenean dago orain horren interes-tasa.

Europako Banku Zentrala, artxiboko irudian. Argazkia: Pixabay
Europako Banku Zentrala, artxiboko irudian. Argazkia: Pixabay
Europako Banku Zentrala, artxiboko irudian. Argazkia: Pixabay

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euriborra % 4ra iritsi da, atzo Europako Banku Zentralak (EBZ) oinarrizko 25 puntuko igoera iragarri ostean.

Ondorioz, tasa % 4,020an kokatu da gaur, 2008ko azaroaren 25etik izan duen mailarik altuenean, orduan % 4,051ko maila izan ostean.

Horrela, hileko batez besteko tasa % 3,928koa da, maiatzean (% 3,862) baino % 0,066 handiagoa.

Simone Colombelli iAhorro.com atariko hipoteken zuzendariaren ustez, atzoko igoeraren ostean, 12 hilabeterako euriborrak % 4an itxi dezake hileko tasa, 2008ko azaroan egin zuen bezala; orduan % 4,350ekoa izan zen.

Colombelliren aurreikuspenen arabera, EBZk oinarrizko beste 25 puntu igoko ditu hurrengo bileran, baina gerora egonkortzea gerta liteke. "% 4,25ean mantenduko gara inflazioa epe labur edo ertainean kontrolatzen den ikusteko. Hori gertatzen bada, baliteke jaitsieraren bat planteatzen hastea", esan du.

Gainera, iragarri duenez, bankuen iritzian, 2023a "trantsizioko" urtea da, eta 2024an hipoteken merkatuak "hobera" egingo du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hipotekak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Europako Banku Zentrala