Ekonomia -

SOLDATA ARRAKALA

Emakumeen eta gizonen arteko soldata arrakala bost puntu murriztu da 2020tik EAEn, baina % 17,9koa da oraindik

Idoia Mendia sailburuak azpimarratu duenez, soldata arrakalaren datua "oso kezkagarria" da oraindik; izan ere, gizonek, batez beste, emakumeek baino 6.000 euro gehiago irabazten dituzte urtean.

Emakume zientzialari bat lanean. Argazkia: ThisIsEngineering/Pexels
Emakume zientzialari bat lanean. Argazkia: ThisIsEngineering/Pexels
Emakume zientzialari bat lanean. Argazkia: ThisIsEngineering/Pexels

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakumeen eta gizonen arteko soldata arrakala bost puntu murriztu da 2020tik Euskal Autonomia Erkidegoan, baina aldea % 17,9koa da oraindik; izan ere, gizonek emakumeek baino 6.000 euro gehiago irabazten dituzte urtean, batez beste. 

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak Soldata Arrakalari buruzko Nazioarteko II. Kongresuaren inaugurazioan eman ditu soldata arrakalari buruzko datuak.

Mendiaren arabera, gizonen eta emakumeen soldataren arteko aldea "oso kezkagarria" da oraindik, eta, gaineratu duenez, soldata arrakalan zeresana dute gaitasun ekonomikoak eta zaintzari eskainitako denborak.

Gizartea zahartzen ari den heinean, zaintza lanen beharra ere handituko da, eta, Mendiaren iritziz, botere publikoek "alertak piztuta" mantendu eta "tresna guztiak irauli" behar dituzte, lan egiteko adinean eta erretiratuta dauden emakumeak "atzean" ez gelditzeko. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Ekonomia 2024 Gaurko titularrak Eguneko albisteak Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna Soldatak