Ekonomia -
Lan-gatazka
Segurtasun Sailak ziurtatu du zortzi aldiz hobetu direla lan-baldintzak Ertzaintzan azken hamarkadan
Segurtasun Sailak Legebiltzarreko erantzun batean jaso, eta EITBk aurreratu duenez, lan-baldintzak hainbat aldiz hobetu dira; adibidez, lanaldi murrizketa, soldata-osagarriak eta aldaketak eskalan.
eitb media
Seguratsun Sailak adierazi du azken hamarkadan zortzi bider hobetu direla Ertzaintzaren langileen lan-baldintzak.
Ekainaren 9ko data duen Legebiltzarreko erantzun batean, EITBk aurreratu duena, Josu Erkorekak gidatzen duen sailak hainbat hobekuntza aipatzen ditu, besteak beste, 55 urtetik gorakoen lanaldiaren murrizketak, zaintzarako baimen berriak, garapen profesionala dela-eta soldata-osagarriak, Brigada Mugikorrerako osagarri zehatzak, txirrindularitza lasterketetan lanean egoten diren motor-gidariei zuzendutakoak eta aldaketa eskalan. Aldaketok, Segurtasun Sailaren arabera, aurrekontua lau miloi euroan handitzea ekarri zuten.
Aldaketa horietako batzuk negoziaziorako mahaian adostutakoak dira, erantzunean jasota dagoenez. Segurtasun Sailak horrela erantzun die azken egunotan sindikatuek egindako akusazioei, haien arabera, 2012tik ez baita hobekuntzarik egon.
EITBk aurreratu duen erantzunaren arabera, besteak beste, soldatak ere aipatzen dira. Esaterako, oinarrizko eslakako agenteek, batez beste, 46.777,56 euro jasotzen dituzte urtean, eta iaz, batez beste, 44.633,12 euro jaso zituzten.