Ekonomia -

Gatazka

Osakidetzako bost garbitzaile identifikatu dituzte, Sagarduiren etxebizitzan eskratxe bat egiteagatik

Segurtasun Sailaren arabera, langileek "kalteak" egin dituzte atariaren kanpoaldean eta barnealdean.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak Osakidetzak azpikontratatutako garbiketa enpresa bateko bost langile identifikatu ditu Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren etxebizitzan egindako eskratxe batean.

Segurtasun Sailaren esanetan, langileek "kalteak" egin dituzte atariaren kanpoaldean eta barnealdean, eta paperak bota dituzte barruan.

Eusko Jaurlaritzaren iritzian, "onartezina" da gertatutakoa, eta protestetan ere "legea bete" behar dutela ohartarazi die protestariei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Ertzaintza Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak bideoak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak