Ekonomia -

Lan gatazka

Ertzaintzaren sindikatuek ohartarazi dute "nazkatuta" daudela Segurtasun Sailaren "harrokeriarekin"

ErNE, Esan, Euspel eta Sipe sindikatuek hitz horiekin erantzun diote lehendakariak iragan igandean esandakoari. Hain zuzen ere, Urkulluk adierazi zuen Ertzaintzak ezin diola gizarteari begirunea galdu.

Ertzaintza, Legution izan zen etxegabetze batean. Artxiboko argazkia: EITB Media
Ertzaintza, Legution izan zen etxegabetze batean
Ertzaintza, Legution izan zen etxegabetze batean. Artxiboko argazkia: EITB Media

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ErNE, Esan, Euspel eta Sipe sindikatuek ohartarazi dute ertzainak "nazkatuta" daudela Segurtasun Sailaren "harrokeriarekin", langileen lan baldintzak eguneratzeko inongo asmorik ez duela egotzita.

Ohar bateratu batean, lau sindikatuek jakinarazi dute Ertzaintzaren lan baldintzen negoziazioan, agenteek ez dutela borondate faltarik erakutsi, are, Administrazioa dela bidea zailtzen ari dena, enpatia falta duelako, eta "ez duelako Euskal Poliziaren lan beharrekin eta behar materialekin konprometitu nahi".

Hitz horiekin erantzun diote lehendakariak iragan igandean esandakoari. Hain zuzen ere, Urkulluk adierazi zuen Ertzaintzak ezin diola gizarteari begirunea galdu.

Oharrean nabarmendu dutenez, "zitalkeria" da "legalki eta modu zintzoan" lan baldintzen hobekuntza eskatzen ari diren langileen "izen ona galaraztea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Eusko Jaurlaritza berriak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Lan gatazkak