Ekonomia -

Lan-gatazka

ELAk ekainaren 18ra arte luzatu du Osakidetzako garbiketa langileen greba, "negoziazioaren blokeoa" dela eta

ELAk gogorarazi duenez, langileek bost urte baino gehiago daramatzate hitzarmenik gabe eta karrera profesionala ordaintzea eskatzen dute.

Osakidetzako garbiketa-azpikontratetako langileen protesta. Artxiboko argazkia: EFE.
Osakidetzako garbiketa-azpikontratetako langileen protesta. Artxiboko argazkia: EFE
Osakidetzako garbiketa-azpikontratetako langileen protesta. Artxiboko argazkia: EFE.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA sindikatuak erabaki du "gutxienez" ekainaren 18ra arte luzatzea Osakidetzako garbiketa zerbitzuaren esleipena duten enpresetako langileen greba, negoziazioa "blokeatuta" dagoelako.

ELA sindikatuko afiliazioak prentsa-ohar baten bidez jakinarazi duenez, Osakidetzako garbitzaileen greba luzatzea erabaki du, astearte honetan Donostian manifestazioa egin eta gero.

Hain zuzen ere, astearte honetan 93 egun beteko dira Osakdietzako garbitzaileek greba hasi zutenetik. ELAk gogorarazi duenez, langileek bost urte baino gehiago daramatzate hitzarmenik gabe eta karrera profesionala ordaintzea eskatzen dute, baina "negoziazioak erabat blokeatuta daude", sindikatuaren arabera.

"Lan Sailak eta Osakidetzak ez dute arazo hori konpontzeko inolako borondaterik, eta patronalarekin batera, karreraren ordainketaren negoziazioa blokeatzen dute", adierazi dute sindikatutik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza ELA LAB Grebak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak CCOO UGT Lan gatazkak ESK