Ekonomia -

LAN-EGUTEGIA

2024ko lan-egutegia Euskadin: jaiegunak eta zubiak

Eusko Jaurlaritzak 2024rako lan-egutegia onartu du, 12 jaiegun zehaztuta. Egun horiei udalek eta aldundiek dekretatu beharreko beste bi jaiegun gehitu behar zaizkie.

Eusko Jaurlaritzak 2024rako lan-egutegia onartu du. Argazkia: EITB Media.
Egutegia
Eusko Jaurlaritzak 2024rako lan-egutegia onartu du. Argazkia: EITB Media.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak 2024rako Euskal Autonomia Erkidegoko jaiegunen egutegi ofiziala onartu du gaur, asteartea.

Hauek izango dira 2024ko jaiegunak:

· Urtarrilak 1 (Urteberri eguna)

· Urtarrilak 6 (Errege eguna)

· Martxoak 28 (Ostegun santua)

· Martxoak 29 (Ostiral santua)

· Apirilak 1 (Pazko astelehena)

· Maiatzak 1 (Langileen eguna)

· Uztailak 25 (Santiago eguna)

· Abuztuak 15 (Andra Mari eguna)

· Urriak 12 (Espainiako jai nazionala)

· Azaroak 1 (Domu Santu eguna)

· Abenduak 6 (Konstituzio eguna)

· Abenduak 25 (Eguberri eguna)

Egun horiei guztiei udalek eta aldundiek dekretatu beharreko beste bi jaiegun gehitu behar zaizkie.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak 2025ko lan egutegia